Nadia Barkate

euskal artista

Nadia Barkate (Bilbo, 1980) euskal artista plastikoa da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere lanean, askotariko hizkuntza grafiko eta eskultorikoak konbinatzen ditu puska autobiografikoekin, edo, bestela esanda, irudi propioekin. Haren jardunean argi eta garbi igar daiteke eguneroko esperientziak, eskulanak eta hitza elkarrekin uztartzeko nolabaiteko borondate narratiboa.

Nadia Barkate
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

nadiabarkate.com
Instagram: nadiabarkate Edit the value on Wikidata

Lan egiteko era aldatu

Barkaterentzat pintatzeko prozesua da garrantzitsuena, perfekzionismotik urrunduz, artelanetan akats gisa jotzen direnak gozatzen ditu.[1] Apiapuntu desberdinak ditu lan bat sortzen hasteko orduan, esaterako, 2018-2019 bitartean garatutako "Tuya gigante, tuya occidental" akuarela multzoan, bere eskuen keinuetatik abiatu zen, kontzentratuta zegoenean eskuekin egin ohi zituen keinuak hartu zituen abiapuntutzat.[2] Lan horiek Artiumen "Testuinguruan bilduma batetik abiatuta" erakusketa-zikloetan erakutsi dira, museoak azken urteetan eskuratutako lanak jendarteratzea helburu izanda; gainera, Bakarteren erakusketari buruzko argitalpen bat editatu zuen museoak.[3][4] Horrez gain, aipagarria da artistak pertsonen arrastoekiko duen interesa, esaterako sinadurak edota soberakinak.[5]

Artistaren esanetan: “Marrazketaren praktika ikuspegi zabal batetik jorratzen dut. Beste pertsona batzuei idazteak ematen dien hori, niri narrazioaren bidez iruditeria finkatzeak eskaintzen dit. Sarritan arte gisa ulertzen dut, eta beste batzuetan, berriz, ezeren antzik izan nahi ez duen gauza gisa. Bai marrazkiek, bai piezek interpretaziotik at dagoen denbora pertsonal baten figurazioa irudikatzen dute, non konposizioak esperientzia xurgatzailea izan nahi duen".[6]

Proiektu batzuk aldatu

Bodies That Go Boom in the Noise aldatu

2012ko udaran Bakarte Txinara joan zen erresidentzia artistikoa egitera. Proiektu hau pekindar musikaesperimental eta noiseko bi talderen entseguetara egindako bisitaren ondorioz sortu zen. Irudien bitartez, entseguu horietako giroa grabatu eta prozesuaren erregistroa burutu zuen artistak, ikuslerik ez dagoenean musikariak nola aritzen diren aztertzen. Irudi horiek, publikoarekin aritzen zireneko este batzuekin batera aztertu zituen artistak, bi egoeretako aldeen inguruan hausnartuz. Gainera, proiektuan burututako bideoan entsegu eta deskantsu uneak grabatu zituen, musikarien irudiak espazioan zeuden beste elementuekin tartekatuz.[7]

Bro eta Distante aldatu

2015ean lortu zuen Juan eta Pablo de Otaola bekarekin sortutako proiektuak ditugu honako hauek. Akatsen inguruan lan egin zuen collagea eta istorio narratiboen bitartez, serigrafia eta bestelakoak ere baliatu zituen. Gainera, elkarrizketa batean esan zuen bezala, proiektua era batean aurkeztu eta gero garapen prozesuan berez aldaketak ematen direla adierazi zuen, proiektuaren norabidea aldatuz.[8]

Tuya Occidenta, tuya gigante aldatu

2018ko akuarela seria dugu hau. Bere estudioan lan egiten ari zela, bere eskuekin egin ohi zituen mugimenduei erreparatu eta horien ingurukok pinturak sortu zituen. Horietako bost Artium Museoak erosi zituen.[9]

Irudi galeria aldatu

Bakarkako erakusketak aldatu

  • 2018- Comerse un día y caer de espaldas, como un insecto que sufre una emoción fuerte. etHall, Barcelona.
  • 2016- No hoy ni mañana. Torre de Ariz. Basauri.
  • 2015- Liliuokalani *7. Espacio Alexandra. Santander.
  • 2015- Bring Wodka mit. Carreras Múgica. Bilbao.
  • 2015- Screening. Altes Finanzamt. Neukölln. Berlin.
  • 2012- Bodies That Go Boom In Noise/Maquanying-Songs By Heart. MA Studio. Beijing.
  • 2010- Red river/Rio tinto. MH09. Montehermoso, Gasteiz. (+ Marión Cruza)
  • 2009- K.O/Necesito me hipnoticen. Espacio Alexandra. Santander.

Talde erakusketak aldatu

  • 2020 -The sinister Figures. Bunker Project Space. Comisariado por BuuBuu studio.
  • 2020 -The Sea Monster, the Bear. Lìtost Gallery. Prague. Curator: Angels Miralda
  • 2019 –La nit del Cos. Bombón Projects, Barcelona. Comisaria: Caterina Almirall
  • 2019- Líntrus REDUX. Westfälischer Kunstverein, Münster. Curated by Natasha Marie Llorens.
  • 2018- Después del 68. Arte y prácticas artísticas en el País Vasco 1968-2018. Museo de Bellas Artes, Bilbao.
  • 2018- LÍntrus, Tabakalera, Donostia. Curated by Natasha Marie Llorens.
  • 2018- Eremuak: BI DOS TWO. La Alhóndiga, Bilbao.
  • 2016- Autoedit II, Lenguajes plásticos y autoedición. Centro Huarte, Pamplona.
  • 2016- Certamen de Artistas Noveles de Gipuzkoa. Koldo Mitxelena, Donostia.
  • 2012- Rumores sobre una exposición Espai 01.Olot, Girona.
  • 2011- Sant Andreu Contemporani, Barcelona.
  • 2011- ERREAKZIOA-REACCIÓN*. Paraninfo UPV-EHU, Bilbao.
  • 2010- 5 x 5 = 25 II. Sala Rekalde, Bilbao.
  • 2010- Oscuro y salvaje. La Casa Encendida. Inéditos 2010, Madrid.
  • 2008- Gure Artea 2008. Sala Rekalde, Bilbao.
  • 2008- Carreras Múgica, Bilbao.
  • 2008- ¡Aquí y ahora! Nuevas formas de acción feminista. El Gabinente Abstracto, Sala Rekalde, Bilbao.
  • 2008- Sing Sad Songs. MEM. Catálogo General Gallery. Bilbao (+Kiko Perez + Marión Cruza + Daniel LLaría)

Sariak, bekak eta egonaldi artistikoak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu