Ireki menu nagusia

Juan Ignacio Duato Barcia (Valentzia, 1957ko urtarrilaren 8a) espainiar ballet dantzari eta koreografoa da. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalaren zuzendari gisa, aldaketa handia eragin dio dantza taldeari, askoz jarrera abangoardistagoa hartuta. 1957an Londresko Rambert Eskolan hasi zen dantza ikasten, eta Maurice Béjarten Mudra Eskolan, gero. 1979an Espainiako Ballet Nazionalean hasi zen lanean, denboraldi labur batez, eta 1981ean Nederlands dans Theatre konpainian sartu zen. Talde harentzat egin zituen bere lehen koreografiak. 1990ean Espainiara itzuli zen egungo Dantza Konpainia Nazionalaren ardura hartzeko. Koreografia nagusiak: Jardí tancat (1983, Lorategi itxia), Duende (1992, Iratxoa), Por vos muero (1996, Zuregatik naiz hiltzen).

Nacho Duato
Duato, Nacho.jpg
Bizitza
Izen osoa Juan Ignacio Duato Bárcia
Jaiotza Valentzia1957ko urtarrilaren  8a (62 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak koreografoa, ballet masterra Itzuli eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
IMDb nm0239159

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nacho Duato  
  Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.