Bearna (ingelesez Barna) Irlandako mendebaldeko Galway konderrian dagoen udalerri bat da. 2006ko erroldaren arabera 3.024 biztanle zituen.

Bearna
Barna
Barna
giza kokaleku
Bearna (Barna) - geograph.org.uk - 1288714.jpg
Kalea.
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Connacht.svg Connacht
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Galwayko konderria
Izen ofiziala Bearna
Ingelesez Barna
Posta kodea G
Geografia
Koordenatuak 53° 15′ N, 9° 09′ W / 53.25°N,9.15°W / 53.25; -9.15Koordenatuak: 53° 15′ N, 9° 09′ W / 53.25°N,9.15°W / 53.25; -9.15
Azalera 1.89 km²
Altuera 7
Demografia
Biztanleria 3.024 bizt.
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00

HizkuntzaAldatu

Berez Bearna udalerria Galwayko konderriko Gaeltacht edo irlandera hiztunen eremua kokatzen da, baina azken deboraldian Galway hiriko jende asko bertara bizitzera joan denez, hiri hartako aldiria bilakatu da, hortaz orain arte udalerriko eguneroko bizitzan nagusi izan den irlandera hizkuntza ingelesaren eraginez alboratzea jasaten hasi da, honela nahiz eta erdigunean oraindik egunerokotasunean irlandera erabilia den, hizkuntza nagusia ingelesa bilakatu da, halere udalerriko mendebaldeko eta iparraldeko auzo eta landa eremuetan oraindik irlandera nagusi da.

Honela bada eta hizkuntz mugimendu eta aldaketa hauen ondorioz, jada Bearna dela Gaeltacht eta Connemara eskualdeko sarbidea edo atari nagusia esan liteke, eta ez orain arte aipatu ohi zen gisara, Galway hiria.

AuzoakAldatu

Azken denboraldi honetan Bearna udalerriko auzoen izenak ere ingelesera itzuliak izan dira, hona hemen haien izenak ingelesez eta jatorrizko irlanderazko izenak parentesi artean dituen zerrenda ikusgai:

  • Forramoyle West (Na Foraí Maola Thiar)
  • Forramoyle East (Na Foraí Maola Thoir)
  • New Village (An Baile Nua)
  • Leaclea (An Leac Liath)
  • Seapoint (Rinn na Mara)
  • Ahaglugger (Ath an Ghlugair)
  • Truskey West (Troscaigh Thiar)
  • Truskey East (Troscaigh Thoir)
  • Freeport (An Chéibh)
  • Ballard West (An Baile Ard Thiar)
  • Ballard East (An Baile Ard Thoir)
  • Lenarevagh (An Léana Riabhach)
  • Knockaunnacarragh (An Cnocán Carrach)

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu