ND Stevenson
Nate Diana " Indy " Stevenson[1], ND Stevenson izenez ezagutzen dena (jaiotzez Noelle Diana Stevenson ; Columbia, Hego Karolina, AEB, 1991ko abenduaren 31) komikilari, marrazkilari eta animazio ekoizle estatubatuarra da. 2018tik 2020ra luzatu zen She-Ra and the Princesses of Power telesailaren sortzaile, showrunner eta ekoizle exekutiboa izan zen. Nimona fantasiazko eleberri grafikoagatik ere ezaguna da (film bihurtua 2023an), Lumberjanes komiki-sailaren idazlekide ere izan da eta The Fire Never Goes Out, bilduma autobiografikoa ere egin du.
ND Stevenson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Columbia, 1991ko abenduaren 31 (32 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Molly Ostertag (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Maryland Institute College of Art (en) A.C. Flora High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, komiki gidoilaria, gidoilaria, telebista-ekoizlea, idazlea, ilustratzailea eta ahots-aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Star Wars, Hayao Miyazaki eta The Prince of Egypt |
Izengoitia(k) | Gingerhaze |
Stevensonen lanak Eisner sari ugari irabazi ditu, baita Daytime Emmy saria eta GLAAD Media Award bat ere. Stevenson ez-bitarra eta pertsona transgeneroa da, eta identitate honi buruz idatzi du I'm Fine I'm Fine Just Understand bere web komikian.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «ND Stevenson» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-11 data duen 1174913132 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) McCauley, Tara. (July 1, 2022). «She-Ra Showrunner Reveals His New Name, Pronouns With a Charming Mini-Comic» Comic Book Resources.