Nimona
Nimona ND Stevenson marrazkilari estatubatuarraren zientzia-fikziozko web komikia da, bere pertsonaia nagusiaren izenak izendatua. Istorioak Nimona pertsonaia jarraitzen du, forma-aldaketa egiten duten gizakia, Ballister Blackheart soldaduarekin bat egiten duelarik, Institutua deritzon erakunde agintariaren gehiegizko botere kontrolatzailea suntsitzeko. Blackheart-ek bere kode etikoen arabera jardun nahi duelarik, Nimonaren gogo inpultsiboarekin kontrajartzen da hori.
Nimona | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | ND Stevenson |
Argitaratze-data | 2015 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Historia | |
Jasotako sariak |
Lanaren sorrera eta ibilbidea
aldatuStevenson Nimonarekin lan egiten hasi zen Maryland Institute College of Art-era joaten zen bitartean, institutuan sortu zuen pertsonaia bat berreskuratuz. Stevensonek Nimona argitaratu zuen 2012tik 2014ra web-komiki gisa, hasiera batean Tumblr-en bitartez, denborak aurrera egin ahala istorioa eta arte estiloa garatuz. Amaitutako lana azkenean bere master-tesiaren gai bihurtu zen. Agente bat Stevensonekin harremanetan jarri ondoren, HarperCollinsek Nimona argitaratu zuen paperezko liburuan 2015ean . Gutxienez beste hamasei hizkuntzatara itzuli da eta audio-liburu batera egokitu da.
Nimonak jaso dituen sarien artean, Eisner Award bat, Cybils Award bat eta Cartoonist Studio Prize bat daude. Kritikariek eta analisi akademikoek nabarmendu dute komikiaren eta pertsonairen queer izaera eta identitate malgu/aldakorrak; nola horirek nola kontrajartzen eta iraultzen dituzten aurrekontrol eta bazterketa sistema tradizionalak.
2023an film luzeko bertsioa estreinatu zuen Netflixek, euskarazko bikoizketa eta azpidatziekin aukeran.[1]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, italierazko Wikipediako «Nimona (fumetto)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-08-31ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.