Inurri lehoi

Inurri lehoi izena ere ematen zaien neuropteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da. Myrmeleontidae familia osatzen dute.
Myrmeleontidae» orritik birbideratua)

Inurri lehoiak[1] edo Myrmeleontidae Neuroptera ordenako familia da, 2.000 intsektu espezie inguru dituena. Burruntzien antzekoak, antena sendo klabiformeak dituzte. Larben ohitura harrapariengatik dira ezagunak, gehienak zuloak egiten baitituzte gainetik igarotzen diren inurriak edo beste harrapakin batzuk harrapatzeko. Intsektu helduak ez dira hain ezagunak, larbak baino bizitza labur samarra dutelako. Helduek hegan egiten dute batez ere ilunabarrean, eta burruntziekin edo sorgin-orratzekin nahastu daitezke erraz.

Inurri lehoi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaNeuroptera
Familia Myrmeleontidae
Latreille, 1802

Myrmeleontidaeak mundu osoan zehar banatzen dira. Dibertsitate handiena tropikoetan dute, baina espezie batzuk eremu epel-hotzetan aurkitzen dira, hala nola, Europa mailan. Habitat lehor eta hareatsuetan bizi ohi dira, eta bertan, larbek erraz zulatu ditzakete beren hobiak, baina batzuk hondakinen azpian ezkutatzen dira edo harrapakinei orbel artean segadak egiteko joera izaten dute.

Familia hau gutxi ageri da erregistro fosilean. Oro har, Myrmeleontiformia talde monofiletikoa dela onartzen da eta, Myrmeleontoidean, inurri lehoien ahaide bizidun hurbilenak Ascalaphidae direla uste da. 2019ko ikerketa batek ondorioztatu du Myrmeleontidae monofiletikoa dela, Stilbopteryginae eta Palparinae izan ezik, horiek Ascalaphidae baino gertuago dauden kladoak osatzen baitituzte[2]. Larben ekintza harrapariek atentzioa eman dute historian zehar, eta Myrmeleontidaeak garai klasikotik aipatzen dira literaturan.

Etimologia

aldatu

Myrmeleo genero tipoa, familia osoari izena ematen diona, antzinako grezieratik eratortzen da: λέων (lehoi) eta μύρμηξ (inurri) hitzetatik. Europa osoan zehar hitz berbera erabiltzen da familiarentzat. Hala ere, hizkuntza askotan, soilik larbei ematen zaie izen hau[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. www.euskadi.eus (Euskalterm) (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  2. (Ingelesez) Jones, Joshua R.. (2019-11). «Total‐evidence phylogeny of the owlflies (Neuroptera, Ascalaphidae) supports a new higher‐level classification» Zoologica Scripta 48 (6): 761–782.  doi:10.1111/zsc.12382. ISSN 0300-3256. (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  3. «Antlion Pit: "Antlion" in the World's Languages» www.antlionpit.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).

Kanpo estekak

aldatu