Myochromella inolens Lyophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Myochromella inolens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaLyophyllaceae
GeneroaMyochromella
Espeziea Myochromella inolens

Sinonimoak: Collybia inolens, Lyophyllum inolens, Tephrocybe inolens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurako-ganbila, pixka bat konkorduna, askotan ertzatua, itxuragabea, haragi urria, oso higrofanoa, gris-bistre kolorekoa baina eguraldi lehorrarekin alutazeo kolorea hartzen du; ertza batzuetan ildaskatua.

Orriak: Sinuado-itsatsiak, nahikoa estu, ez oso zabalak, zurixkak, gero arre-grisaxkak.

Hanka: Fistuloso-kortikatua, flexuoso-uhindua, kapela bezala hauskorra, arre-sepia kolorekoa, oinarrian fibrilositate zurixka batez estalia, eta goialdean lihazki txiki zuriekin.

Haragia: Ia usain gabea eta pixka bat ukitu irintsuekin.[2]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Inolens epitetoa berriz latinetik dator, usaingabea esan nahi duen, “inolens” hitzetik. Ez duelako zahar usainik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ez da erraza perretxiko hauek bereiztea.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 289 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Myochromella inolens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu