Mycena corticola Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du nahikoa haragi, sukaldean erabiltzeko.

Mycena corticola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena corticola
Gray, 1821

Deskribapena

aldatu

Kapela: Erradialki ildaskatua, 0,3 eta 1 cm bitarteko diametrokoa. Gehienetan, hasieran, erdiesferikoa, gero ganbila. Purpura-more koloretik arrosa-lila kolorera doana.

Orriak: Oso zabal, itsatsiak, hasieran purpura kolorekoak, gero arrosa-lilak

Hanka: Gorantz kurbatua, kapelaren ia kolore berekoa; pruinaduna, tomentoduna oinarrian.

Haragia: Oso gutxi; usain ahulekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia.

Jangarritasuna

aldatu

Ez du balio sukaldaritzarako.

Nahasketa arriskua

aldatu

Mycena pseudocorticola delakoarekin nahas daiteke, ale helduen kapela grisaxkagoa da eta orri grisak edo zuri-grisaxkak.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguan ugaria, hostozabalen gainean.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 267 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak

aldatu