Mycena abramsii
Mycena abramsii Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Mycena abramsii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Mycenaceae |
Generoa | Mycena |
Espeziea | Mycena abramsii Murrill, 1916 |
Basionimoa | Prunulus abramsii |
Sinonimoa: Mycena praecox.
Deskribapena
aldatuKapela: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo kanpai-itxurakoa edo erdiesferikoa, gero zabalagoa, titi pixka batekin, gris-arrexka kolorekoa edo arre-grisaxka, argiagoa edo ilunagoa, ertz argiagoarekin, oso ildaskatua.
Orriak: Goranzkoak, zurixkak, erreflexu grisaxkak izan ditzake.
Hanka: Hauskorra, barnehutsa, luzera aldakorrekoa; gris-argitik zurixka kolorera doana, oinarri ilunagoarekin eta iletxo zurixkaz estalita.
Haragia: Usaingabea edo errefau usain arin batekin.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator. "vitis" hitzetik, xirmendu, esan nahi du. Oin oso luze, mehe eta malguari egiten dio erreferentzia. Praecox epitetoa ere latinetik dator, goiztiarra, esan nahi duen "praecox" hitzetik. Udaberriaren hasieran hasten delako.
Jangarritasuna
aldatuEz du sukaldaritzarako balio.
Nahasketa arriskua
aldatuMycena polygramma f. pumila delakoarekin, nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberriaren hasieratik aurki daiteke, talde txikietan zuhaitz bizietan edo hostozabalen eroritako adarretan.
Banaketa eremua
aldatuMundu osoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 278 or. ISBN 84-404-0530-8..