My Family (filma)
My Family - Mi Familia (euskaraz Nire Familia) 1995eko Gregory Nava estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film independiente bat da. Kaliforniako mexikar estatubatuar familia baten istorioa belaunaldiz-belaunaldi azaltzen du.
My Family (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | My Family |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 121 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gregory Nava |
Gidoigilea(k) | Gregory Nava |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anna Thomas |
Konpainia ekoizlea | New Line Cinema |
Ekoizle eragilea | Francis Ford Coppola |
Edizioa | Nancy Richardson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark McKenzie |
Argazki-zuzendaria | Edward Lachman |
Emanaldia | |
Amaiera-data | 1995eko maiatzaren 3a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Historia | |
Nominazioak | |
1995eko Donostiako Zinemaldian lehiatu eta OCIC Saria irabazi zuen. Filmaren zatirik handiena ingelesez eta gaztelaniazko azpitituluekin egin zen, halere familiako senideek euren artean gaztelaniaz bakarrik mintzatzen diren zatiak ere badaude.
Argumentua aldatu
« | Ni hemen jaio nintzenean, hau Mexiko zen, eta hiltzen naizen lekua, oraindik Mexiko da | » |
El Californio senidearen Los Angeles hiriko hilarriko idazkia |
Mexikotik etorritako jatorriko apaleko etorkin bat buru duen Los Angeles hiriko mexikar-estatubatuar familia baten hiru belaunaldietako istoria eta bizitzan agertzen dira. Familiarekin batera hiria bera ere handituz eta gaur egun den megapolian bilakatuz joango da, bitartean senideek estatubatuar gizartean integratu eta oparotasunaren amerikar ametsa delakoa lortzen saiatuko dira.
Aktoreak aldatu
- Jimmy Smits: Jimmy Sánchez
- Jonathan Hernandez: Jimmy gaztea
- Edward James Olmos: Paco Sánchez
- Esai Morales: Jesus "Chucho" Sánchez
- Elpidia Carrillo: Isabel Sánchez
- Enrique Castillo: Guillermo "Memo" Sánchez
- Greg Albert: Memo gaztea
- Rafael Cortés: Roberto Sánchez
- Michael DeLorenzo: Butch Mejia
- Constance Marie: Toni Sánchez
- Scott Bakula: David Ronconi
- Lupe Ontiveros: Irene Sánchez
- María Canals: Irene gaztea
- León Singer: El Californio
- Mary Steenburgen: Gloria
- Dedee Pfeiffer: Karen Gillespie
- Bibi Besch: Gillespie andrea
- Bruce Gray: Gillespie jauna
- Eduardo Lopez Rojas: Jose Sánchez
- Jacob Vargas: Jose gaztea
- Jenny Gago: Maria Sánchez
- Jennifer Lopez: Maria gaztea (krediturik gabe)
Kanpo estekak aldatu
- My Family filma osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- My Family filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)