Musugitarra

Musugitarra (baita ere tronpa eta musumusika) antzinako musika tresna bat da, lamelofonoa (mihiaz edo behatzez jotzen den perkusio instrumentua). Giltza zahar baten itxura du, erdian bibratzen duen altzairuzko mihizka bat duena. Haginen artean jartzen da eta metalezko mihia atzamarrekin jotzen da, hau dardararaziz. Ezpainak, mihia eta masailak mugituz armoniko (nota) desberdinak lortzen dira. Ahoa erresonantzia kaxa baten modukoa da.[1]

Musugitarrak

Euskal Herrian asko jotzen zen, batez ere Durangaldean. Aita Donostiak (1952) horrela azaldu zuen: "Durangokoei "tronperriko" deitzen zieten goitizenez, bertan tronpak egiten baitziren, eta jo ere bai. Durangoko dendetan 1890-1895. urte inguruan tronpak saltzen ziren eta 1906-1910. urte inguruan jotzen omen zuten, oso ongi jo ere."[1] Donostia aldean Edorta Agirre izan zen, 70.ko hamarkadan, tresna honen jotzaile ezaguna.

Musugitarraren soinua

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu