Muskulu semiespinoso
Muskulu semiespinosoak bizkarreko muskulu tranbertsoespinosoen parte diren hiru gihar dira: torazikoa, zerbikala eta burukoa.
Muskulu semiespinoso | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Konponenteak | Buruko semiespinosoa Semiespinoso zebikala Semiespinoso torazikoa |
Jatorria | Orno torazikoa Orno zerbikala |
Insertzioa | Orno torazikoa Orno zerbikala Garondoko goiko eta beheko lerroa |
Muskuluaren akzioa | Enborraren hedapena Enborraren biraketa buru eta lepoaren tolespena |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. semispinalis |
TA | A04.3.02.206 |
FMA | 22823 |
Terminologia anatomikoa |
Muskuluen deskribapen anatomikoa
aldatuBuruko muskulu semiespinosoa
aldatuBuruko muskulu semiespinosoa lepoaren goi-atzealdean kokatuta dago, azpian muskulu esplenioak, eta albo medialean buruko eta lepo mailako longisimoa dituelarik. Buruko semiespinosoak seigarren orno toraziko eta hirugarren orno zerbikalaren (T5-C3) arteko zeharkako apofisietan dauka jatorria, eta garondoko goiko eta beheko lerroen artean ezartzen da.
Muskulu semiespinoso zerbikala
aldatuMuskulu semiespinoso zerbikala seigarren orno torazikoaren eta azken orno zerbikalaren arteko (T6-C7) ornoen zeharkako apofisietan sortzen da, eta seigarren orno torazikoa eta axisaren (T6-C2) arteko ornoen arantza apofisietan ezartzen da. Semiespinoso torazikoa baino lodiagoa da, eta axisarekin loturiko faszikulua luzeena da.
Muskulu semiespinoso torazikoa
aldatuMuskulu semiespinosoen artean, meheena da. Muskulu semiespinoso torazikoa seigarren eta hamabigarren orno torazikoen arteko (T6-12) ornoen zeharkako apofisietan sortzen da, eta seigarren orno zerbikalaren eta laugarren orno torazikoaren arteko ornoen arantza apofisietan ezartzen da.
Inerbazioa
aldatuMuskulu semiespinosoak maila bereko nerbio espinalen adar dortsalek inerbatzen dituzte.
Odoleztapena
aldatuMuskulu semiespinosoak hedadura handia hartzen du, beraz, ez du arteria bakar batek odoleztatzen. Beraz, atzealdeko eta lepoaldeko adar metamerikoek odoleztatzen dute.
Irudi galeria
aldatu-
Lepo mailako zeharkako mozketa. Buruko muskulu semiespinosoa ikus daiteke.
-
Bizkarreko muskuluak. Muskulu semiespinosoak gorriz adierazi dira.
-
Buruko muskulu semiespinosoa. Animazioa.
-
Buruko muskulu semiespinosoa (besteak beste) disekzioan.
-
Bizkarreko muskuluak.
Bibliografia
aldatu- Bidaurrazaga, A, Gerrikagoitia, I eta Sarria (2007) Giza anatomiako praktika liburua. Lokomozio-aparatua. Ed. Elhuyar, Usurbil (Gip).
- Schünke M. et al (2015). Prometheus. Texto y Atlas de Anatomía. Obra completa (3 vols.) 3ªedición. Ed. Panamericana, Madrid.