Muskulu popliteoa, musculus popliteus ere deitua, belaunaren atzean dagoen hankako muskulu bat da, muskulu gastroknemioen (bikien)atzealdean dagoena; laburra, zapaldua eta triangelu formakoa da.[1] Belauna tolestu eta honen barne errotazioaren hasieran laguntzen du.

Muskulu popliteo
Xehetasunak
Honen partedeep part of posterior compartment of leg (en) Itzuli
Jatorriagroove for popliteus (en) Itzuli
Insertzioaposterior surface of tibia (en) Itzuli
Artikulazioasubpopliteal recess (en) Itzuli
Nerbioanerve to popliteus (en) Itzuli
Muskuluaren akzioaflexion of the knee joint (en) Itzuli
medial rotation of the tibia at the knee joint (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezm. popliteus
TAA04.7.02.050
FMA22590
Terminologia anatomikoa

Jatorria aldatu

Tibiaren atzeko aurpegian hasten da, soleoaren marra lapranaren gainetik.[2]

Insertsioa edo ezarpena aldatu

Bere tendoia femurraren epikondilo lateralera abiatzen da. Muskulu hau ez dago belaunaren kapsularen barnean, baina bai bere tendoia.

Inerbazioa aldatu

L5 eta S1 ornoen artetik ateratzen diren nerbio espinalen adarrek osatutako nerbio tibialak inerbatzen du.

Funtzioa aldatu

Belauna tolestea eragiten du. Behin tolestuta dagoela belaunaren barne errotazioa eragiten du. Bere funtzioa belaunaren flexioarekin batera hasten da belaunaren barne errotazio txiki bat eraginez.

Belauna guztiz hedatuta dagoenean, femurrak barne errotazio txiki bat hasten du tibiaren gainean, belauneko artikulazioa blokeatuz. Batzuetan popliteoari "giltza" izena ematen zaio, izan ere, honi esker aurretik aipatutako belaunaren artikulazioa desblokeatuko du.

Popliteoa belauneko kanpoko menisko edo menisko lateralera lotuta dago; belaunaren flexioan meniskoa atzerantz tiratzen du tolespenean tibiak eta femurrak zapaldu ez dezaten.

Klinika aldatu

Belaunaren mailan, atzeko aldean, bikien insertzioaren gunean, gune popliteoa osatzen du. Bertan oso erraza da pultsoa hartzea.

Korrikalarietan oso ohikoa izaten da muskulu honetako tendoien lesioa (popliteoko tendinitisa).

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Palastanga. Anatomia y movimiento humano: Estructura y funcionamiento. Ed. Paidotribo 264. orr. ISBN:9788480115003
  2. (Gaztelaniaz) Dauber, W. Feneis. Nomenclatura anatómica ilustrada. Ed. Elsevier Masson 96. orr. ISBN: 84-87114-33-4

Kanpo estekak aldatu