Musen erromatar villa (Arellano)

Musen erromatar villa (gaztelaniaz Villa de Las Musas) Nafarroako Arellano herrian dagoen aztarnategi erromatarra da. Kristo ondorengo bigarren mendeko villa aberats bat zen, aristokratikoa Alberto Barandiaranen hitzetan. Euskal Herrian agertutako mosaikorik ederrenetakoa ikus daiteke villa horretan. Aztarnak I. mendetik IV. mendera doaz. Arellano herriti 6,5 kilometrotara dago. Villaren lehenbiziko izena "Aurelianum" izan zen; hortik dator herriaren izena, Arellano alegia. Alberto Barandiaranen hitzetan "Arellano da, Andelos eta Veleiarekin batera, Euskal Herriko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa".[1] Indusketak 1988an hasi ziren.

Musen erromatar villa
Aurelianum
Aldarea.
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArellano eta Nafarroa Garaia
Koordenatuak42°33′09″N 2°04′26″W / 42.5524389°N 2.0737889°W / 42.5524389; -2.0737889
Map
Historia
GaraiaI. mendetik IV. mendera
KulturaErromatarrak
Indusketa
BisitagarriaBai

Historia aldatu

Aztarna aztertuta, erromatar villa hau I. eta V. mendeen artean sortua zen. Ardogintzarekin oso lotuta zegoen eta, horregatik, upeltegiak aurkitu dira; museoaren ikonoa bezala ardoa dastatzeko bertan aurkitutako zeramikazko ontzi bat da. Oso landa-etxebizitza aberatsa izan zen, Zibele eta bere semea eta maitalea zen Attis pertsonaia mitologikoen kultuari lotua.

IV. mendean eta ondoren suak hartu zuen eraikina eta sabaia erori zen. Horri esker ondo gorde zen Euskal Herriko erromatar mosaiko nagusietarikoa, "Musak" izenekoa. Zortzi musen alegoria hori XIX. mendean aurkitu zen. Berreskuratuta, Madrilgo Arkeologia Museora eraman zuten eta han dago oraindik. Arellanon kopia bat ikus daiteke eta haren ondoan Attis eta Zibeleren mitoa irudikatzen duen 90 metro koadroko beste mosaiko ederra.

Egitura aldatu

Aztarnategian bi garai bereizi egin dira:[2]

  • I eta III mende artekoa: Lehen garaiko elementuak hauek dira: "fumarium" edo ardoa artifizialki ontzeko gela, eta upeltegia ("cella vinaria"); bigaren honek balio handia du zeren eta ardoa ekoizteko elementu guztiak gorde baitira, tartean, 15 "dolia" edo pegar handi, 700 litro gordetzeko tinak. Badago baita ere harrizko aldare bat. Halaber, garia horretako uraska gordetzen da, hau da, euri-ura biltzeko gunea; azken honek mediterranear zonaldeko villa zela erakusten digu.
  • IV eta V artekoa: Garai honetan mosaiko ospetsuak egin ziren. Kanpoko aldean, ukuilua eta "taurobolio" delakoa ikusten ahal dira, hau da, zezenarekin lotutako errituak egiteko aldare paganoa; kristautasuna aurrera zihoan eta horrelako errituak herrietatik kanpo baztertzen joan ziren. Oin laukizuzena duen ataridun eraikina da, patio baten inguruan egina. Haren erdian zezen buruak agertzen dituzten aldareko harriak aurkitu ziren.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Musen erromatar villa (Arellano)