Murtziako Eskualdea

Murtziako Erkidego» orritik birbideratua)

Murtziako Eskualdea edo Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa[1] Espainiako autonomia erkidego bat da, oinarriak Murtziako Erresuman dituenak. Iberiar Penintsularen hego ekialdean dago, Mediterranear itsasoaren kostaldean, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Andaluziarekin muga eginez.

Murtziako Eskualdea
Región de Murcia

Murtziako Eskualdeko bandera

Murtziako Eskualdeko armarria
Geografia
HiriburuaMurtzia
37°59′12″N 1°8′29″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera11.313
Punturik altuenaMacizo de Revolcadores (en) Itzuli
MugakideakValentziako Erkidegoa, Andaluzia eta Gaztela-Mantxa
Administrazioa
PresidenteaFernando López Miras (PP)
Murtziako Eskualdeko PresidenteaFernando López Miras (en) Itzuli
LegebiltzarraMurtziako Eskualdeko Biltzarra
Demografia
Biztanleria1.518.486 (2021)
13.879 (2020)
Dentsitatea134,22 bizt/km²
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1982
Bestelako informazioa
Ordu eremua
carm.es

Erkidegoaren eta probintziaren hiriburua Murtzia da, baina autonomia erkidegoaren hiriburu legegilea Cartagena da.

Hizkuntza aldatu

Egun, Murtziako Eskualdean gaztelania mintzatzen da. Valentziako Erkidegoaren mugan dagoen El Carxe eskualdean, zenbait jendek katalanaren eratorri bat ere darabilte. Horrekin batera, Murtzian gaztelaniaren dialekto bat mintzatzen da, Panocho deiturikoa.

Bestalde, beste hizkera bat ere mintzatzen da, gutxi batzuek Llengua murciana deritzotena, eta aragoieraren eragin handia duena (Espainiako Errege Akademiak, esaterako, murtziera aragoieraren dialektotzat jotzen du).

Udalerriak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Murtziako udalerrien zerrenda»

Taula honetan Murtziako 20 udalerri jendetsuenak zerrendatzen dira:

Erreferentziak aldatu

  1. Exonimia zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01

Kanpo estekak aldatu