Mukiziza ubel
Mukiziza ubela (Ascocoryne sarcoides) Helotiaceae familiako onddo bat da.[1] Haragi gelatinakara, ez du balio janaria prestatzeko.
Mukiziza ubela | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Leotiomycetes |
Ordena | Helotiales |
Familia | Helotiaceae |
Generoa | Ascocoryne |
Espeziea | Ascocoryne sarcoides |
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: More kolorekoa edo arrosa-morea, masa gelatinakara txikiz osatua, lobulatuak, bilgarriak eta irregularrak, batzuk besteekin elkartzen dira, garuna gogorazten duen askotariko formak hartuz, Tremella baten antza dute. Lehenik eta behin, Fruktifikazio sekundarioak agertzen dira, borra formakoak, eta, ondoren, kolore bereko apotezioak sortzen dira, tolesdunak, izurtuak, oso kupiliformeak, maiz talde estuetan jaiotzen dira.[2]
Etimologia: Sarcoides epitetoa grekotik dator haragia esan nahi duen "sárx-sarcós" hitzetik eta itxura, antzekotasuna esan nahi duen "eídos" hitzetik. Haragiaren antzeko itxura edo testura.
Jangarritasuna
aldatuSukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuAscocoryne cylichnium delakoarekin.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean eta neguan, pagoen eta haritzen motzondoetan eta enbor hiletan batez ere.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Jamaika, Nikaragua, Costa Rica, Txile, Argentina, Brasil, Nigeria, Europa, Islandia, Cabo Verde, Kanariak, Islandia, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Indonesia, Taiwan, Hawaii.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 706 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 601 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 85 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 332 or. ISBN 84-282-0865-4..