Mukiziza garuna (Tremella encephala) Tremellaceae familiako onddo bat da.[1]

Mukiziza garuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaTremellomycetes
OrdenaTremellales
FamiliaTremellaceae
GeneroaTremella
Espeziea Tremella encephala
Willd., 1788

Ez da jangarria, haragi biguna eta gelatinakara du. Espezie honen berezitasuna da garun itxura duela, nukleo zuri batekin.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 2 eta 6 cm bitarteko zabalera eta 1 eta 3 cm bitarteko garaiera. Globo itxura samarrekoa, krema kolorekoa, krema-arrosakara, haragi kolore zurbilekoa eta bukaeran, pixka bat arrexka. Zimurtasun ez oso sakoneko zerebriformea.

Himenioa: Karpoforoaren azalera osoa estaltzen du.

Hanka: Ez du; barnealdeko nukleoaren puntu batetik egurrari lotuta dago, eta azalera azaleratzen da.

Haragia: Zurixka edo arrosakara, zeharrargia; biguna, elastikoa, Gelatinakara, barruan nukleo zuria, sendoa eta gogorra du.[2]

Etimologia: Tremella terminoa latinetik dator, dardara esan nahi duen, "tremulus" hitzetik. Bere haragiagatik. Encephala epitetoa berriz grekotik dator, garuna esan nahi duen "enkèphalos" hitzetik. Garunaren itxura duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Oso espezie berezia da, garunaren antzeko itxura duelako, eta ebakitzean, barruan nukleo zuri bat agertzen delako, entzefaloaren antzekoa. Tremella foliacea delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenetik udaberrira, pinu eta izeien adar eta enborretan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 666 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 439 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu