Mukibotoi lila (Neobulgaria pura) Leotiaceae familiako onddo bat da.[1] Ez du haragirik jateko.

Mukibotoi lila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaLeotiomycetes
OrdenaLeotiales
FamiliaLeotiaceae
GeneroaNeobulgaria
Espeziea Neobulgaria pura
Petr., 1921

Deskribapena

aldatu

Errezeptakulua: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa eta 0,5 eta 2 cm bitarteko garaierakoa, goian krateriforme formako zulo bat du, ondoren turbinatua. Beheko aldea (himenioa) grisaxka, bioleta zurbila edo zertxobait arrosakara motela eta distirarik gabea; ertz zorrotza, barrualderantz kurbatua, ondoren zuzena. Kanpoko azala leuna, hezea, distiratsua, grisa, gero marroi zurbila edo pixka bat gorrixka.

Himenioa: Perretxikoaren behealdeak osatzen du. Hasieran krateriformea, ondoren uhindu-turbinatu leuna, grisaxka, bioleta zurbila edo arrosa kolorekoa.

Hanka: Ez du, errezeptakulua zuzenean lotuta dago enbor edo adar hilei.

Haragia: Lodia, gelatinakara, zeharrargitsua; usain eta zapore hautemanezinak.[2]

Etimologia: Pura epitetoa latinetik dator, purua, gardena, esan nahi duen "purus" hitzetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Bulgaria inquinans delakoarekin, honek forma berdina du, baina beltza da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Hostogalkorren enbor edo adar hiletan, pagoetan batez ere. Nahiko urria.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Aintzira Handien eta San Laurendi ibaiaren eremua, Europa, Errusia, Japonia, Australia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 795 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 530 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). [Es Guia de los hongos de Europa. ] Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 567 or. ISBN 84-282-0541-XZ (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 84 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak

aldatu