Mukiazal laranja (Phlebia tremellosa) Meruliaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukalderako.

Mukiazal laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaMeruliaceae
GeneroaPhlebia
Espeziea Phlebia tremellosa

Sinonimoak: Merulius tremellosus, Merulius imbricatus.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Itxura oso aldakorrekoa: erresupinatua agertu daiteke edo proiektatutako kapelak eratuz, asko inbrikatuta; ale freskoak bigunak, gelatinakarak eta malguak dira. Goiko zatia tomentuduna eta zuria da; poroak simulatzen dituzten toles albeolatuek osatzen dute himenioa, hasieran okre argi kolorekoak eta geroago laranja kolorekoak.[2]

Etimologia: Tremellosus epitetoa bere loditasun gelatinakara eta dardaratsuagatik du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Behin ikusiz gero, nahastezina da. Serpula lacrymans antzekoa da eta habe hezeetan ateratzen da. Leucogyrophana mollusca delakoak ere badu antza eta habitat berean hazten da [4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan, hostozabalen eta koniferoen motzondoetan eta eroritako enborretan. Oso ohikoa.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Erdialdeko Amerika, Brasil, Europa, Errusia, Mozambike, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Japonia, Kaukasia, Turkia, Erdialdeko Asia, Txina, Korea.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 584 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Cetto, Bruno, 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.).. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 557 or..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 322 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu