Muelas de los Caballeros

Muelas de los Caballeros Zamorako probintziako udalerri bat da, La Carballeda eskualdean dagoena. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan, 236 biztanle zituen. 72 kilometro karratu ditu.

Muelas de los Caballeros
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Alkateaezezaguna
Izen ofizialaMuelas de los Caballeros
Posta kodea49341
INEk ezarritako kodea49134
HerriburuaMuelas de los Caballeros
Geografia
Koordenatuak42°07′48″N 6°20′07″W / 42.13°N 6.3353°W / 42.13; -6.3353
Map
Azalera71.58 km²
Altuera985 m
MugakideakEspadañedo, Trueitas, Castrocontrigo, Justel, Cubo de Benavente, Molezuelas de la Carballeda, Peque eta Manzanal de los Infantes
Demografia
Biztanleria202 (2023)
21 (2022)
alt_left 76 (%37,6) (%47,5) 96 alt_right
Dentsitatea2,82 bizt/km²
MatrikulaZA

Ondarea aldatu

Muelas herri txiki eta erakargarria da. Eraikin nobleak ditu, granito fatxadekin eta arbelezko teilatuekin. Etxe guztiak material zaharrekin daude eginda.

Geologia, fauna eta flora aldatu

Herriaren paisaiak ederrak dira eta neurri handi batean, Fontirín ibaiagatik markatuta daude. Basoak txilar eta haritzez beteta daude, nahiz eta beste hainbat zuhaitz eduki, pinua adibidez. Fauna ugari dauka herrialdeak: basurdeak, otsoak, azeriak, oreinak eta abar.

Jarduera ekonomikoa aldatu

Herrian antzinatik nekazaritzan eta abeltzaintzan lan egin dute, baina XX. mendean zehar, jende gaztea hirira joan zen eta herrian nekazaritza eta abeltzaintza desagertu egin zen. Herri hau urrun dago hiritik eta horregatik ezin da lo-hiri bezala erabili, baizik eta oporretarako nahiz aisialdirako. Udan, ordea, hiriko jendea Muelasera bueltatzen da izadia eta lasaitasuna disfrutatzeko.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.