Mudi artzain-txakurra txakur-arraza ezohikoa da, jatorriz Hungariakoa. Hungarian ez da Puli eta Komondor arrazak bezain zabaldua, baina arraza propio maitatua da.

Mudi
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaHungaria
Altueraarra: 43 cm gutxienekoa
arra: 45 cm gehienez
emea: 40 cm gutxienekoa
emea: 42 cm gehienez
Masaarra: 11 kg gutxienekoa
arra: 13 kg gehienez
emea: 8 kg gutxienekoa
emea: 11 kg gehienez
Katalogo kodea238

Mudiak ilajea erdi izurtua edo kizkurra dauka, baina aurpegian eta hanketan ile motza du. Kolore hauek onartzen dira estandarrean: beltza, errauts-kolorea, marroia, zuria, fawn eta merle.

Landetxerako erabilera anitzeko txakurra da, ehizarako erabil daiteke, karraskariak akabatzeko, zaintzaile ona da, eta artzain-txakur eta behi txakur gisa ere aritzen da.

Kanpo estekak aldatu