Motzondo-belarri ilaundun

Motzondo-belarri ilaunduna (Panus neostrigosus edo Lentinus strigosus) Polyporaceae familiako onddo bat da.[1] Ezin da jan, haragi gogorra eta mikatza du. Fotogenikoa, ikusgarria.

Motzondo-belarri ilaunduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaLentinus
Espeziea Lentinus strigosus
Fr., 1825

Sinonimoa: Panus rudis.

Deskribapena aldatu

Kapela: Batzuetan inbutu forman, 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, morexka hasieran, morexka-gorrixka ondoren eta azkenik okre kolorekoa erreflexu arrosakarekin. Ertza oso biribildua. Ile hirtsutuz estalitako gainazala.

Orriak: Oso dekurrenteak, zurixkak edo okreak, tonu morexkekin, kapelaren kolorearen antzeko isla ematen diotenak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Alboan, oso laburra, batzuetan sesila.

Haragia: Zurixka, elastikoa, zaila, ia larrukara; Irin usain leuna du eta zapore mikatza edo akrea.[2]

Etimologia: Panus terminoa latinetik dator, eta tumorea, hantura, esan nahi du. Rudis epitetoa ere latinetik dator, zimurtsua, hirtsutua esan nahi duen "rudis" hitzetik. Bere kapelarengatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du balio sukaldaritzarako, haragi gogorra du eta zapore mingotsekoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Panus torulosus delakoarekin nahas daiteke eta baita Panus conchatus perretxikoarekin ere, baina honen kapelaren gainazala leuna da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, hostogalkorren motzondoetan eta adar hiletan, baina batzuetan koniferoen artean ere agertzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Ekuatore Afrika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 29 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 480 or. ISBN 978-84-617-0196-4...
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 419 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 335 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu