Monte Adranone
Monte Adranone Agrigentoko probintziako Sambuca di Sicilia herriaren iparraldean dagoen mendia da. Mendiaren tontorrean, antzinako Adranon hiriaren hondakinak daude, Siziliako toki arkeologiko garrantzitsuenetako bat.
Monte Adranone | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 899 m |
Mota | arkeologia-aztarnategi, parke arkeologikoa eta mendi |
Azalera | 890.647 m² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 37°41′03″N 13°08′23″E / 37.684074°N 13.139629°E |
Mendikatea | Monti Sicani (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Probintzia | Agrigentoko probintzia |
Italiako udalerri | Sambuca di Sicilia |
Geologia | |
Garaia | Antzinate klasikoa |
Adranon
aldatuAntzinako Adranon hiria K.a. V. mendearen hasieran ezarri zen, baina K.a. III. mendean suntsitua izan zen, indusketa arkeologikoen datuen arabera. Hiria, Siziliako ekialdeko izen bereko hiriaren ezberdina da, eta ziuraski, Diodoro Sikulok aipatzen du Lehen Gerra Punikoaren kontakizunean[1]. Hiria, indusketa arkeologikoen ondoren berriro lurperatua, lur irregular eta uhinduan hedatu zen, hego-mendebalderantz terraza bihurtuz. Eremu arkeologikorako sarreraren inguruan, Tomba della Regina nekropoli monumentala dago. Adranone mendiaren tontorrerantz, hiriaren zati bat dago gotortuetako hormekin, artisauen auzo bat eta temenos batez inguratutako santutegi bat, aurrean sazelo bat duena, non botozko eskaintzak uzten ziren. Mendiko tontorrean akropolia dago[2].
Palazzo Panitteri Arkeologia Museoa
aldatuAdranon hiriko botozko eskaintza ugari berreskuratu dira, baita anforak, terrakotak, jainko-bustoak, Atikako zeramika eta brontzezko artikuluak ere. Aurkikuntza horietako asko Palazzo Panitteri Arkeologia Museoan daude ikusgai, Sambuca di Siciliako erdigune historikoan.
Iruditegia
aldatu-
Erreginaren hilobia -
Nekropolia -
Nekropolia -
Hiriko harresiak -
Artisauen auzoa -
Akropoliaren tenplua -
Akropoliaren uharka -
Akropoliararen azpiko biltegiak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Diodoro Sikulo: Biblioteka Historikoa, 23.4.2
- ↑ Le montagne | Sicilia |Archived 2016-06-14 at the Wayback Machine. 2020.07.07an kontsultaturik
Kanpo estekak
aldatu- Palazzo Panitteri Arkeologia Museoa 2020.07.07an kontsultaturik