Monrealeko katedrala edo Duomo de Santa Maria Nuova Palermoko udalerria den Monreale hiriko eliza nagusia da. 1172an sortua, Gilen II.a Siziliakoaren aginduz, munduko normandiar arkitekturaren monumentu nagusietariko bat da. Gizateriaren ondarea da 2015etatik, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.

Monrealeko katedrala
Duomo di Monreale
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Italiako udalerriMonreale
Koordenatuak38°04′55″N 13°17′31″E / 38.081858°N 13.292067°E / 38.081858; 13.292067
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1172
Izenaren jatorriaTheotokos
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Monreale (en) Itzuli
IzenaMaria
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak40 (zabalera) × 102 (luzera) m
Azalera1,669 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1487-009
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ezaugarriak

aldatu

Monumentu honetan deigarria da nola nahasten diren elementu arabiarrak, uhartean normandiarren konkista aurretik egiten zena, eta konkistatzaileek eramandako estilo berria. Mestizajea multzoaren elementu nagusia da.

Katedralaren elementu ezagunenak barruko mosaikoak eta klaustroa dira. Mosaikoak urrezko kolorekoak dira eta barrualde osoa betetzen dute; irudietan Itun Zaharreko eta Berriko eszenak erakusten dira.

Klaustroak, bestetik, 228 zutabe ditu, oso apainduta eta kapitel oso landuekin. Zutabe hauen gainean arabiar inspirazioko arkuak ikus daitezke.

Kondaira

aldatu

Andra Mariak ametsetan Gilen II.a Siziliakoari agertu zitzaion haren ohorez tenplu honen eraikuntza eskatzeko. Tenpluaren truke Birjinak Gilenen aitaren altxorraren tokia esango zion.[1]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monrealeko katedrala