Mongols Motorcycle Club
Mongols Motorcycle Club, Mongols Nation edo Mongol Brotherhood, maiz Mongols izenez bakarrik ezagunagoak, AEBetako legez kanpoko motorzale elkarte edo gaizkile-talde bat da. Hells Angels motorzale elkartearekin berebiziko etsaitasuna du, bi elkarteko kideen arteko istilu eta borroka ugari suertatuz, bi taldeetako hildakoak eta zaurituak barne.
Mongols Motorcycle Club | |
---|---|
Datuak | |
Mota | motorcycle club (en) eta outlaw motorcycle club (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sorrera | 1969ko abenduaren 5a |
Sorlekua | Montebello (Kalifornia) |
webgune ofiziala |
1969an Kaliforniako Montobello udalerrian sortua izan zen. Estatubatuar poliziaren arabera gaur egun 2.000 inguru kideez osatua dago. AEBetan 14 estatuetan zehar sail ezberdinak dauzka, bai eta nazioarteko 10 herrialdeetan ere: Kanada, Mexiko, Australia, Alemania, Suitza, Thailandia, Malaysia, Singapur, eta Indonesia.
Mongols elkarteko kideak hainbat delituekin lotuak eta espetxeratuak izan dira, tartean droga trafikoa, diru-zuritzea, lapurreta eta estortsioa.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)