Ireki menu nagusia
Hells Angels elkarteko kide bat New Yorken

Hells Angels Motorcycle Club (HAMC), euskaraz Infernuko Aingeruak Motorzale Kluba, mundu osoan zehar hedatua dagoen motorzale elkarte bat da, bere kideek nagusiki Harley-Davidson motoetan ibiltzeagatik ezagunak dira. AEBetan hainbat istilu, borroka eta legezkanpoko jardueratan (droga trafikoa, estorsioa, lapurtutako gaien salerosketa eta prostituzioa) sartuak egon dira, horregatik herrialde Justizia honetako Justizia Departamentuak talde kriminala bezala sailkatua du.

AEBetan eta Kanadako gizartean istiluzale eta bazternahastaile ospea duen taldea da.

Mongols motorzale klubeko kideekin etsaitasun latza dute, klub horretako kideak ere legezkanpoko jardueratan sartuak daudenez, bi klubek legez kanpoko negozioen kontrolaz jabetzeko lehiatu eta beren kideak istilu eta borrokak izan dituzte, hildakoak tarteko.

Gaur egun Hells Angels elkartea munduko lau motorzale klub handienetakoa da, gainontzekoak Pagans, Outlaws eta Bandidos dira.

HistoriaAldatu

1948ko martxoaren 17an Kaliforniako Fontana udalerrian Bigarren Mundu Gerrako

Gaur egun mundu osoko 50 herrialde ingurutan hedatuak daude, 425 kapituluetan banatuak, eta denera 3.500 kide inguru dira.

ZinemaAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hells Angels