Mongoliar borroka edo Bökh (ᠪᠥᠬᠡ; zirilikoz: Бөх edo Үндэсний бөх) Mongoliako, Barne Mongoliako eta beste eskualde batzuetako mongolen borroka-estilo tradizionala da, non lurra ukitzen duen lehen borrokalariak, oinak eta eskuak ez diren gorputzeko edozein atalekin, borroka galtzen duen.[1] Bökh hitzak "iraunkortasuna" esan nahi du. Mongoliako kulturako "hiru trebetasun maskulino" historikoen artean, mongoliar borroka garrantzitsuena da (besteak hipika eta arkularitza ziren). Gengis Khanek borroka bere armada sasoi onean eta borrokarako prest mantentzeko modu garrantzitsua zela uste zuen. Qing dinastiaren gorteak (1649-1911) borroka ekitaldiak egiten zituen aldizka, batez ere borrokalari mantxuen eta mongoliarren artean. Hainbat bertsio daude:

  • Böhk khalkha, mongoliar borroka, khalkha etniakoa.
  • Buriatar borroka (böhk buriad), buriat etniakoa.
  • Bukh noololdoon edo mendebaldeko mongolen borroka, oirat etniakoa.
  • Hego-mongoliar borroka, khortxin etniakoa. Jakaren borroka ere deitua, bertan, behi-larruz egindako jaka bat, pitzatutako galtza luzeak eta botak erabiltzen dituzte.
  • Khurex, tuvatarrek hegoaldeko Siberian egiten duten jakaren borroka tradizionala. Berez, mongoliar borrokaren eragin handia du.
Naadam jaialdia, Ulan Batorretik gertu.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Gluckman, Ron. The Alternative Olympics. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.