Mastina azienda zaintzeko erabiltzen den txakur handi, sendo eta iletsua da[1]. Artzain-txakur mota bat, baina artzain zein unaien zerbitzukoa, behi-azienda zaintzeko gauza ere bada eta. Mastin tipikoak buru handia dauka, lepo motz lodia eta belarri txiki eroriak. Mendiko txakur gisa ere sailka daitezke, bere tamaina eta indarragatik hartz zein otsoei aurre egiteko gai diren txakurtzat kontsideratzen baitira.

Cal emprear gros no 'gran'
Pirinioetako mendiko txakurra, ezagupena duen arraza bat.

Artzanor eta artzakur terminoak ere erabiltzen dira euskaraz artzain-txakur bereziki handi hauek izendatzeko[2].

Zinologian, mastinak molosoen parte kontsideratzen dira (beste molosoak dogoak liratekeelarik). NFZren sailkapenean, nazioartean ezagututako arrazen artean, mastinak 2. taldean sartzen dira, moloso eta antzekoekin[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Mastin» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Artzanor» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. «Perros tipo pinscher y schnauzer - Molosoides - Perros tipo montaña y boyeros suizos» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak

aldatu