Molinillo de Velasco Dorre-etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Artziniegan

Molinillo de Velasco Dorre-etxea Arabako Artziniega herrian dagoen eraikin multzoa da. XVI. mendean eraikia, Errenazimendu eta Barroko estiloak azaltzen ditu. Bere jatorria militarra da, defentsarako pentsatuta. Militarra edota Defentsazkoa. Kultura Ondasun gisa Artziniegako Hirigune Historiko Monumentu Multzo izendatu zuten 1996an.[1]

Molinillo de Velasco Dorre-etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArtziniega
Koordenatuak43°07′15″N 3°07′47″W / 43.12093°N 3.12974°W / 43.12093; -3.12974
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIV. mendea -
Arkitektura
Estiloapizkundea
Ondarea
EJren ondarea4

Historia aldatu

Dorre dotorea, XVI. mende bukaeran egina. Diego Ortiz de Molinillo Velascok berauk eraikitzea agindu zuen, Artziniegako alkate nagusia eta bertako gotorlekuko alkaideak alegia.[2]

Deskribapena aldatu

"Atxikitako bi eraikinek osatutako multzoa da:

  • Lehena, eta nagusia, oinplano lauangeluarra duen dorre luzea da, harri hormaz aparejatua, izkinetan eta bao uztarrietan harlanduak dituena. Dorre honek bere fatxada nagusian lau solairu ditu, eta gainerakoetan bost dira, lurraren desnibela dela eta. Sarreran, ateburudun ataria dago, erremate gisa frontoi triangeluarra duen taulamendu zuzena sostengatzeko pilastren artean. Frontoi horren erdian inskripzio bat aurkitzen dugu, hauxe dioena: "No digas lo que supieres ni hagas lo que vieres". Edertasun handiko atari honek kutsu klasikoa dauka argi eta garbi. Sarrera honen gainean leihoa-balkoia-leihoa ardatza dago, leihoburuekin eta belarritxoekin, eta gainerako fatxadetan errepikatu egiten da gutxi gorabehera. Armarri dezente aurkitzen dugu, dekorazio anitzekin. Deigarria da eusle gisa bi erraldoi dituena.
  • Dorre honi atxikita beste eraikin modernoago bat eraiki da, eta horretan armarriak ere dira azpimarragarriak. Eraikin honek bolumen kubikoa dauka, handia, bao sistema nahiko irregularrarekin. Armarrien artean ezkerrekoa nabarmentzen da; XVII. mendekoa izan liteke eta oso handia eta deigarria da".[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Molinillo de Velasco Dorre-etxea