Tukanak hegazti tropikalak dira, Hego Amerikakoak. Hegazti hauek oso moko handia izateagatik dira bereziak, baita beren mokoen kolore biziengatik ere. Nahiz eta jendeak kontrakoa uste duen, mokoa ez da batere astuna, hau da, arina da. Hegazti familia honek 6 genero eta 40 espezie inguru hartzen ditu.

Tukan
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPiciformes
Familia Ramphastidae
Vigors, 1825
Generoak

Tukanak 18 eta 63 cm artean neurtzen ditu, handiena Toco tukana (Ramphastos toco) deiturikoa da.

Fruitu, intsektu eta beste harrapakin batzuk, adibidez, sugandila txikiak, usakumeak eta beste hegazti batzuen arrautzak jaten ditu. Arboreoak direla esaten da, hau da, adarren gainean jesartzen dira beraietatik igo ordez, eta zuhaitzetako zuloetan jartzen dituzte habiak, beraz, haien arrautzak ere bertan erruten dituzte. Normalean, 2 arrautzatik 4 arrautzara egiten dituzte. Beren moko sendoa matxarda gisa erabiltzen dute lepoa aurrerantz luzatuz janaria lortzeko.

Tukanak ez dira hegazti migratzaileak eta bikote edo multzo txikietan aurki daitezke.

Hegazti multzo honen izena tupi hizkuntzako tucana hitzetik dator, frantsesaren bidez.

Bizilekua aldatu

Beste gune tropikal batzuen artean honako hauetan aurki daitezke tukanak:

Kanpo estekak aldatu