Moio

Arabako herri hustua Arrazua-Ubarrundian

Moio (gaztelaniaz: Moyo) Arabako herri hustua da. Haren lurrak Arratzua-Ubarrundia udalerriko Langara Ganboa kontzejuan daude gaur egun. Historikoki beste izenak izan ditu: Moio eta Moiso.[1] 1025eko Donemiliagako goldean jasota agertzen da eta XVIII. mende arte biztanleak izan zituen. 1957ko maiatzaren 10ean Uribarri Ganboako urtegia eraikitzearen ondorioz, haren lur-azalera gehiena eta San Martin baseliza urpean geratu ziren.[2]

Moio
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLangara Ganboa
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′06″N 2°33′58″W / 42.9184°N 2.5661°W / 42.9184; -2.5661
Demografia

Bartzelonako Marès museoan 1970ean Langraiz Ganboatik ekarritako leihate erromaniko bat dago ikusgai, nahiz eta lehen Langraiz Okatik zetorrela adierazi. Mikaela Portillaren ustez, San Martin baselizatik etor daiteke.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. López de Guereñu Galarraga, Gerardo (1989) [1956-1983]. «Toponimia alavesa». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses. Onomasticon Vasconiae 5. Bartzelona-Bilbo: ALSOGRAF, Euskaltzaindia. 345.or. ISBN 8485479483.
  2. https://www.boe.es/datos/pdfs/BOE//1957/138/B01689-01689.pdf
  3. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/es/moyo/ar-82308/ Alberto Garate Auñamendi Entziklopedian.

Kanpo estekak aldatu