Mitraismoa erlijio misteriko bat izan zen, garai helenistikoan (K.a. II. mendean seguruenik) ekialdeko Mediterraneoan, edo Erroman bertan, sortu zena. Ondorengo mendeetan, Erromatar Inperio osoan zehar hedatu zen. Mitraismoaren jainko nagusia Mitra da, persiar jatorriko jainkoa. Baina Pertsian, eta Indian, Mitra beste jainkoak gurtzen ziren moduan gurtzen ziren bitartean, Erroman, kultu misteriokoak sortu ziren bere inguruan.

Mitra eta zezena, Dura Europos herriko freskoa, 168-256 inguru egina
Mitraismo la Galerie du Temps du Louvre-Lens

Mitraismoaren hedapen handiena III. eta IV. mendeetan gertatu zen, kristautasunaren lehiakide gogorra bihurtu zelarik. Erromako soldaduen eta merkatarien artean arrakasta berezia izan zuen, eta mitraismoaren kultu misterikoak erdi lurperaturik zeuden tenplu itxietan praktikatzen zuten, mitraeumetan, alegia. Konstantino I.a enperadoreak kristautasuna onartu zuenean, Mitraismoa nahiko azkar desagertzen hasi zen[1], eta 391an Teodosio Handia enperadoreak mitraismoaren praktika debekatu zuen, gainontzeko erlijio paganoekin egindakoaren antzera.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Mithraism | Definition, History, Mythology, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-04-25 (kontsulta data: 2024-06-15).

Kanpo estekak

aldatu