Mitidja (arabieraz: متيجة‎; amazigeraz: ⵎⴻⵜⵙⵉⵛⵝ, Mettijet) Aljeria iparraldeko ordokia da, Aljerren hegoaldean kokatua, kostaldeko muinoen atzealdean. 100 kilometro luze eta 5-20 kilometro zabal da. Nekazaritza intentsiboko gunea izan zen kolonia garaian (mahastiak, garrazki sailak). Independentziaren ostean, eskualdea industrializatu eta biztanleria handitu zen. Bazka landareek eta lekaleek ordeztu dituzte mahastiak.[1]

Mitidja
Datu orokorrak
Garaiera42 m
Motaordoki
Geografia
Map
Koordenatuak36°36′N 2°54′E / 36.6°N 2.9°E / 36.6; 2.9
Estatu burujabe Aljeria
Aljeriako probintziaAljer probintzia

Erreferentziak aldatu

  1. Mitidja. Encyclopédie Larousse en ligne, larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2018-8-26).

Kanpo estekak aldatu