Mirarien Etxea
Mirarien Etxea, baita ere Mirarien Jauregia, (arabieraz: بيت العجايب Bayt al-ʿAjāʾib) Harrizko Hirian, Zanzibarren (Tanzania) eraikin enblematikoa da. Harrizko Hiriaren eraikinik handiena eta altuena da, Gotorleku Zaharraren eta Sultan Jauregi zaharraren artean dagoena. Barghash bin Saidek, Zanzibarko bigarren sultanak, eraikitako sei jauregietako bat da, eta XVII. mendean bertan Fatuma erregina bizi izan zela esaten da. Gaur egun, Mirarien Etxeak Zanzibarko eta Swahili kostaldearen Historia eta Kultura Museoa hartzen du.[1]
Mirarien Etxea | |
---|---|
House of Wonders | |
Harrizko Hiria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Tanzania |
Tanzaniako eskualde | Mjini Magharibi Region |
Hiria | Harrizko Hiria |
Koordenatuak | 6°09′39″S 39°11′23″E / 6.1609°S 39.1896°E |
Inaugurazioa | 1883 |
Ondarea | |
Historia
aldatuJauregia 1883an eraiki zen Barghash bin Said Zanzibarko bigarren sultanarentzat. Jauregi zeremonial eta harrera areto ofizial gisa sortu zen, modernitatea ospatuz. Horregatik, "Mirarien Etxea" izendatu zuten, Zanzibarren elektrizitatea zuen lehen eraikina izan zelako, eta Ekialdeko Afrikan igogailua izan zuen lehen eraikina ere izan zelako.
Eraikinaren aurrean, 1896ko abuztuaren 27ko Erresuma Batua-Zanzibar Gerran suntsitu zen itsasargi bat egon zen. Gerra labur honek Beit al-Hukum jauregia ere suntsitu zuen eta Beit al-Sahel jauregia larri kaltetu zuen. Mirarien Etxeak kalte txikiak baino ez zituen jasan. 1897an berreraikitzean, erlojuaren dorre berri bat egin zen eraikinaren fatxadan. Beit al-Hukum ez zen berreraiki eta bere kokapena lorategi bihurtu zen.
Mirarien Etxea Sultanak eta bere harenak bakarrik okupatu zuten bonbardaketaren ondoren. 1911n, gobernu-bulego bihurtu zen, eta Erresuma Batuko gobernu-agintarien idazkaritza nagusi. 1964ko Zanzibarko Iraultzaren ondoren, eskola eta museo bihurtu zen Afro-Shirazi alderdiarentzat, Ipar Korearen laguntzarekin. 1992–1994an hasi zen museoa garatzen. Gaur egun museo gisa balio du eta Harrizko Hiriaren atrakzio turistiko nagusietako bat da. Zoritxarrez bere egoera ez da batere ona.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Mirarien Etxea museoa.