Mir Tidorekoa (izen osoz Amiruddin Iskandar Dulkarna'in[1], c. 1510-1551 ondoren) Moluka irletan kokaturiko Tidoreko Sultanerriko agintaria izan zen, bere aita Al-Mansur 1526an hil zenetik 1550eko hamarkadara arte. Portugal eta Espainiako Inperio kolonialei aurre egin behar izan zien bere bizitzan zehar, espezien merkataritzaren eta kristautasunaren zabalkundearen bitartez inperio haien eragina hazten ari zen garaietan[2]. Mirren aitak marinel gaztelar eta euskaldunekin harremana izan zuen, eta sultanak portugalera, gaztelera eta euskara hitz egiten omen zituen[3].

Mir Tidorekoa
Tidoreko Sultan


Al-Mansur of Tidore (en) Itzuli - Gava of Tidore (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza1510(e)ko hamarkada
HerrialdeaSultanate of Tidore
Heriotza1550(e)ko hamarkada (30/49 urte)
Familia
AitaAl-Mansur of Tidore
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
portugesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Bizitza aldatu

Beherago txertatzen den Castanhedaren testigantzari esker, badakigu Mir marinel gaztelar, euskaldun eta portugaldarrez inguraturik hazi zela. Mirren aita, al-Mansur, gazte hil zen, eta bere semea 17 urterekin igo zen tronura. Igo eta berehala, bere erresumako nobleek portugaldarrekin zuten ituna haustera bultzatu zuten, eta haiekin gerra hasi zen berehala[4]. Ondorioz, sultanak García de Loaysaren espedizio espainiarrarekin aliantza egin zuen. Sultanak portugaldarrekin eta espainiarrekin egin zuen aliantza bere bizitzan zehar, irlako hegemonian etsai zuen Ternateko erresumari aurre egiteko. Bere azken berria 1552. urtean Juan de Beira apaiz jesuitak Ignazio Loiolakoari idatzitako gutun batean aurkitzen dugu: bertan, jesuita kexu da Tidoreko sultana jesuitek kristautasunera bilakatu dituzten jende ugari islamera bueltan ekartzen ari delako[5].

Sultan Euskalduna aldatu

Fernâo Lopes de Castanheda kronikari portugaldarraren arabera (pertsonalki egon zen Moluketan 1528-1538 urteen artean), Mirrek gaztelera eta portugesaz gain euskara ere bazekien, Moluketara iritsitako Elkano moduko nabigatzaile euskaldunengatik ikasita:

« E el rey seria de XVII annos, e era alvo e gentil homem. Estava vestido muy ricamente, e tinha grande magestade e estado. Estava acompanhado de seus jrmaos, e muytos mandarins. E como se criara con os Castelhanos, sabia bem a sua lingoa, e Bizcainha, e Portuguesa, e prezavase muito de as falar. E quando Luys d'Andrade chegou diante dele, fezlhe muyta honra e faloulhe Portugues

Erregek 17 bat urte izango zituen, eta zuria eta gizon prestua zen. Aberastasun handiarekin jantzitza zegoen, eta maiestate eta botere handia zituen. Bere anaiek eta zerbitzariek lagun egiten zioten. Eta, gaztelarrekin hazi zenez, oso ondo hitz egiten zuen haien hizkuntza, eta baita Bizkaiera [euskara] eta Portugesa ere, eta oso harro zegoen haiek mintzatzeko gai zelako. Eta Luis de Andrade bere aurrera heldu zenean, ohore asko egin zizkion eta portugesez mintzatu zitzaion.

»

—Fernão Lopes de Castanheda, História do descobrimento & conquista da India pelos portugueses, 8. liburukia, 37. atala, 57. orrialdea. Coimbra, 1557.


Erreferentziak aldatu

  1. (Nederlanderaz) Clercq, F. S. A.. (1890). Bijdragen tot de kennis der residentie Ternate. Leiden: Brill, 151 or..
  2. Andaya, Leonard. (1993). The World of Maluku: eastern Indonesia in the early modern period. 59 or..
  3. (Portugesez) Lopes de Castanheda, Fernâo. (1559). História do descobrimento & conquista da India pelos portugueses. , 57 or..
  4. (Portugesez) Anonimoa. (1971). A treatise on the moluccas. , 213 or..
  5. (Ingelesez) Jacobs, Hubert. (1974). Documenta Malucensia. , 106 or..

Kanpo estekak aldatu