Millicent Mackenzie

Hezitzailea, sufragista

Millicent Hughes Mackenzie (Clifton, Bristol, 1863ko ekainaren 16a - Brockweir, 1942ko abenduaren 10a) unibertsitatean ikasi zuen emakume britainiarra zen, jatorriz Galesekoa. Hezkuntza Zientzietako irakaslea zen University College of South Wales and Monmouthshireko Unibertsitatean.

Millicent Mackenzie

Bizitza
JaiotzaClifton (en) Itzuli1863ko ekainaren 11
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBrockweir (en) Itzuli1942ko abenduaren 10a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity College, Bristol (en) Itzuli
(1878 -
Cambridge Training College for Women (en) Itzuli
(1888 - 1889)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, unibertsitateko irakaslea eta sufragista
Enplegatzailea(k)Sheffield High School for Girls (en) Itzuli  (1889 -  1891)
Cardiffko Unibertsitatea  (1891 -  1915)

Biografia aldatu

Hester Millicent Hughes 1863an jaio zen, Cliftonen. Walter William Hughes eta Hester Catherin Tucketten hiru seme-alabetatik bigarrena zen. Bigarren hezkuntza Cliftonen egin zuen, eta, gero, Suitzan, 1877an. Unibertsitatean 1878an matrikulatu zen, Bristolgo University Collegen, eta, gero, Bristolen lan egin zuten gizonentzako eskola bat zuzendu zuen. Elizabeth Huguesek zuzendutako Cambridge Training College for Women delakoan osatu zuen prestakuntza, 1888an. Sheffieldeko Nesken Eskolako irakaslea izan zen, 1889tik 1891ra, eta, gero, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza Departamentuko zuzendari izendatu zuten University College of South Wales and Monmouthshiren, 1891tik 1904ra. Bi hilabeteko ikasketak egin zituen Estatu Batuetan, 1893an, Gilchristen, beka bati esker, eta, Amy Blanche Bramwellekin batera, irakasle estatubatuarren prestakuntzari buruzko txosten bat argitaratu zuen, mistotasuna goraipatu zuena.

1898ko uztailaren 23an, John Stuart Mackenzie University Collegeko filosofiako irakaslearekin ezkondu zen, eta bere unibertsitate-postua mantentzea lortu zuen. Hitzaldietako maistra izendatu zuten 1904an, eta Hezkuntza Zientzietako irakasle 1910ean. Galesko katedra baten lehen emakume titularra izan zen.[1][2] Millicent Mackenzie Unibertsitate Senatuko kide izendatu zuten, 1909an.[3]

Millicent Mackenzie Cardiff and District Women's Suffrage Societyren sortzaileetako bat izan zen, eta lehendakariordea zen. Emakumeak interes nazionaleko gai politikoetan parte hartzeko konpromisoa hartu zuen, eta 1918ko hauteskundeetan hautagai laborista gisa aurkeztu zen; emakume britainiarrek, berriz, boto partzialerako eskubidea lortu berri zuten, baina Herbert Lewis hautagai liberalak garaitu egin zuen. Galesko Liburutegi Nazionalean hauteskunde-diskurtsoaren kopia bat dago.[4]

Hegel's Educational Theory and Practice idazlanaren zenbait liburu idatzi zituen, 1909an bereziki.

1913an, Elkarte Teosofikoko kide bihurtu zen, eta, 1914an, Harry Collisonek sortutako Steiner ikasketa-talde londrestarrarekin bat egin zuen.

1915ean erretiratu zen, eta Barbara Foxleyk jarraitu zion hezkuntza-zientzien katedraren titular gisa. 1920tik 1922ra bitartean, bere senarrarekin hitzaldi-bira egin zuen Indian, Birmanian, Ceilanen eta Europan, eta bigarren bira Berkeleyn egin zuen, 1923an.

Argitalpenak aldatu

  • Freedom in Education An Inquiry into Its Meaning, Value And Conditions, Hodder & Stoughton Ltd (1905)
  • Thegel's Educational Theory and Practice, S. Sonnenschein & Co., Ltd (1909)
  • Moral Education: The Training of the Teacher, 1909

Erreferentziak aldatu

  1. The Continuum Encyclopedia of British Philosophy Edited by A.C. Grayling, Naomi Goulder, and Andrew Pyle Continuum 2010 ISBN 9780199754694
  2. Timeline Cardiff University. ..
  3. Judith Dray. (17 mars 2015). The UK’s First Female Professor: Millicent MacKenzie. ..
  4. «University of Wales representation - National Library of Wales Archives and Manuscripts» archives.library.wales.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu