Mikrogeophagus ramirezi

Mikrogeophagus ramirezi Mikrogeophagus generoko animalia da. Arrainen barruko Actinopterygii klasean sailkatzen da, Cichlidae familian.

Mikrogeophagus ramirezi
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaCichlidae
LeinuaGeophagini
GeneroaMicrogeophagus (en) Mikrogeophagus
Espeziea Mikrogeophagus ramirezi
(Myers & Harry, 1948)[1]


Mikrogeophagus ramirezi

aldatu

Ramirezi arraina ziklido nimiñoa den arraina da, 7,5 cm-ko luzera inguru izaten du. Kolonbian eta Venezuelan du jatorria. Bere gorputza horixka da, hegalek puntu urdinak dituzte eta marra beltz bat burutik hasita bere gorputza bertikalki zeharkatzen du. 27 graduko tenperaturako ura ideala da.

Historia

aldatu

1971. urtean, Axeroldek hitz egin zuen lehen aldiz arrain honi buruz, eta Microgeophagus Ramirezi izenarekin izendatu zuen. Ramirezi arraina inportatua izan zen lehen aldiz 1947. urtean Blassek eta Ramirezek Amerikako Estatu Batuetara eraman zutenean. Handik gutxira, Europara heldu zen 1948. urtean.

Habitata

aldatu

Microgeophagus Ramirezi arraina Kolonbia eta Venezuela arteko Orinoko Zentraletik dator. Bizi den ibaietan landaredi asko dago eta horregatik, arrautzak ipini baino lehen garbituko dituzten leizeak, harri lauak eta hosto zabaletako landareak gustatzen zaizkie.

Elikadura

aldatu

Arrain hau nahi dugun janariarekin elikatu ahal dugu; ezkatak, artemia, izoztutako janaria, larba gorria... Bere ugalketa lortu nahi badugu, hobea da bizirik dagoen janariarekin elikatzea eta birritan astero eltxo larbak jaten ematea. Elikagai aniztasuna arrainaren kolorearen arloan garrantzitsua izango da, zenbat eta handiagoa izan elikagaiaren kalitatea orduan eta kolore biziagoak edukiko ditu arrainak.

Jarrera

aldatu

Nahiko arrain lasaia da. Normalean, akuarioko leku bat aukeratzen dute, eta nahiko territorialak dira, baina haien lekuan mantentzen dira arazo handirik eragin barik, edo bestela zonalde erdi-altuan igeri egiten dute trankil. Nahiko territorialak dira ugalketa garaian. Ramireziek ez dute arazorik beste arrain batzuekin bizitzeko baldin eta haiek baino arrain askoz handiagoekin edo arrain agresiboekin ez badira bizi.

Ur bigun azidoa behar du arrain honek, 5etik 6.5era arteko pH-koa. Arrain hauek oso sentiberak dira nitrato kantitate altuekiko. Disko arrainetan bezala, ura 10 mg/L-tan mantendu behar da.

25º C. eta 29º C. arteko tenperatura eduki behar du urak, 27 gradukoa ideala da. Garrantzitsua da jakitea espezie hau oso sentsible dela bat-bateko tenperatura aldaketekiko.

Arren eta emeen arteko ezberdintasunak

aldatu

Arrek 7 c- ko tamaina dute eta emeek 5 cm-koa. Emeak orokorrean arrak baino txikiagoak dira eta haien sabelaldea arrosa kolorekoa da. Hegala dortsalaren lehen hiru erradioak arretan emeetan baino garatuagoak daude, baina honek errakuntzak ekarri ahal ditu eme batzuek nahiko garatuak izan ahal dituztelako batzuetan.

Arretan, ramirezien orban beltzak intentsitate handi - handia dauka, eta emeetan ordea, beltza da baina intentsitate gutxiagoa dauka. Beste alde batetik, emeek puntu urdinak dituzte gorputz osoan zehar, baina arrek gorputz osoan orban beltzean baino.

Ugalketa

aldatu

Ramirezi arrainak monogamoak dira, hau da, bikoteak zehazten dira arrainak jada helduak direnean. Horregatik, bikote bakarra sartu beharra dago akuarioan, edo ar bakarra behintzat, datuen arabera, arren arteko liskarrak baitaude ehun litroko akuario batean haiek bakarrik egonda ere.

Beste edozein arrain bezala, arrautzak eremu ezkutatu batean jarriko dituzte, bete arrainek ez erasotzeko edota haien arrautzak jateko, landareetan esate baterako. Akuarioko atzeko aldean jartzen dituzte arrautzak gehienetan.

Emea arrautzak jartzeko prest dagoela jakingo dugu bere sabelaldea arrosa kolorekoa jartzen denean, eta , kanpoan dutenean, arrautzak jartzeko hodi labur bat. Arrari sabelaldea arrosa kolorekoa jarriko zaio ere, baina intentsitate askoz txikiagoarekin.

Emeek 150 - 300 arrautza jartzen dituzte, arrek gero emankor bihurtzen dituztenak. Beren arrautzak asko defendatzen dituzte, eta beste arrain guztiekin liskarrak egotea oso arrunta da, baita arrain handi eta agresiboenak atakatzen dituzte ere. Halaber, haien hegalekin oxigenoa ematen diete etengabe lizuna ez hartzeko, eta arrautzen bati lizuna agertzen bazaio, besteengandik bereizi eta akuariotik kendu behar da, beste arrautzetara oso bizkor transmitituko delako eta arrautza horren barruko arraina hilda dagoelako.

48 - 72 orduen buruan, eklosioa gertatzen da eta haien errunaldia oso oldarkor defendatzen dute. Arrainkumeak haien bitelo - zakutik elikatuko dira lehenengo hiru edo lau egunetan zehar , eta gero artemia nauplioekin elikatu beharko ditugu. Artemiak krustazeo milimetrikoak dira eta bizirik eman behar zaizkie ramireziei , era nahiko neketsua hiru egunetan zehar artemia arrautzak ur gazian eduki behar ditugula kontuan hartuta, haien arrautzetatik irten arte.

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) FishBase

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu