Mikiko Otani

abokatu japoniarra

Mikiko Otani (Japonia, 1964) haur eta emakumeen eskubideen aldeko abokatua, ikertzailea eta idazlea da. 2022. urtean Haurren Eskubideen Batzordeko lehendakaria izan zen,[1] Ann Marie Skelton ordeztua.

Mikiko Otani
Bizitza
JaiotzaOsaka prefektura, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua

Biografia aldatu

Tokioko Sophia Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Ondoren, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean masterra egin zuen eta azkenik 2020an doktoretza ere bai, Tokioko Unibertsitatean.[2] Abokatuen hainbat elkartetan parte-hartzeaz gain hainbat kargu izan ditu Nazio Batuen sisteman, besteak beste, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Hirugarren Batzordearen ordezkari alternatiboa (2005-2006) eta Emakumeen Egoera aztertzen duen NBE Batzordearen Japoniako ordezkariaren aholkularia (2009) izan da.[2]

Haurren Eskubideen Batzordeko lehendakaria aldatu

2022an, Haurren Eskubideen Batzordeko lehendakari izendatu zuten. Ordutik hainbat adierazpen egin ditu, besteak beste, Najat Maalla M'jid, Nazio Batuen kontalari berezia, UNFPA eta UNICEFeko ordezkariekin batera El Salvadorko atxiloketa politikak haurrengan dituen ondorioak deitoratu ditu. Izan ere, Nayib Bukeleren gobernuak 12 urteko haurren erantzukizun penala onartu eta 10 urteko kartzela zigorra eta 16 urtetik gorakoei 20 urteko kartzela zigorra ere ezar diezaieke.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Composición» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  2. a b (Ingelesez) «https://events.unglobalcompact.org/LeadersSummit22/speaker/469592/mikiko-otani» events.unglobalcompact.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-14).
  3. «Encarcelar a los niños, niñas y adolescentes no es la solución a la violencia de pandillas en El Salvador | Representante Especial sobre la Violencia contra los Niños» violenceagainstchildren.un.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).

Kanpo estekak aldatu