Najat Maalla M'jid Marokoko politikari eta diplomatiko bat da, Nazio Batuen Erakundeko Idazkari Nagusiaren Ordezkari Berezia Haurren aurkako Indarkeriari buruzkoa. António Guterres idazkari nagusiak kargurako izendatu zuen 2019ko maiatzean.[1]

Najat Maalla M'jid
Haurren salerosketa, haurren prostituzioa eta haurren pornografiari buruzko Kontalari Berezia

2008 - 2014
Juan Miguel Petit (en) Itzuli - Maud de Boer-Buquicchio
Bizitza
Herrialdea Maroko
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, pediatra, politikaria eta medikua

Biografia aldatu

M'jidek Bordeleko Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen eta Mohamed V.a Unibertsitatean medikuntza orokorrean doktoratu zen. Gainera, Suitzako Giza Eskubideen Institutuan giza eskubideetan masterra egin zuen.[2]

Mediku gisa lan egin zuen, Pediatria Saileko zuzendaria izateaz gain, Casablancako Hay Hassani Ospitaleko zuzendari gisa izan zen ere. Bayti gobernuz kanpoko erakundea sortu zuen, Marokoko etxerik gabeko gazteekin lan egiten duena.[1]

M'jid Marokoko Giza Eskubideen Kontseilu Nazionaleko eta Afrikako Haurren Politikarako Foroko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da.[3]

M'jid 2008 eta 2014 artean haurren salmentari, haurren prostituzioari eta haur pornografiari buruzko errelatore berezi gisa aritu zen.[4]

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu