Ireki menu nagusia

Mikhail Romm (Irkutsk, 1901eko urtarrilaren 24a - Mosku, 1971ko azaroaren 1a) sobietar zinemagilea izan zen. Antzerki-zuzendari, itzultzaile eta gidoigile izan zen, zineman zuzendari laguntzaile gisa hasi aurretik. 1934an egin zuen lehen filma, Pyska, Maupassanten Boule-de-Suif eleberria oinarri hartuta. Joera intimistako film batzuk egin zituen gero: Trinadcat (1937, Hamahiruak); Lenin v Oktjabre (1937, Lenin Urrian); eta Lenin v 1918 (1938, Lenin 1918an). Gerra hotzaren eragina zuten filmak egin zituen; aldi berean, antzerki-lanak zuzendu zituen eta zinema-irakasle izan zen. 1962an, Devat dnej odnogo goda (Urtebeteko bederatzi egun) filma egin zuen, zientzialari baten kontzientzia-arazoak Frantziako Nouvelle Vagueren eran kontatzen zituena. Azken garaian bi dokumental egin zituen: Obyknovennyj fasizm (1965, Eguneroko faxismoa); eta I vse taki ja verju (1975, Eta hala ere sinesten dut).

Mikhail Romm
Bizitza
Jaiotza Irkutsk1901eko urtarrilaren  11
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1971ko azaroaren  1a (70 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Yelena Alexandrovna Kuzmina
Hezkuntza
Heziketa Vkhutein Itzuli 1925)
Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture Itzuli
(1917 -
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k) National Film Actors' Theatre Itzuli  (1942 -  1947)
Jasotako sariak
Kidetza Cinematographers’ Union of the USSR Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0739677

ErreferentziakAldatu