Miguel Perez de Aibar

margolari espainiarra

Miguel Pérez de Aibar (Tutera, ? - Granada, 1697ko abuztuaren 15a) nafar margolari barrokoa izan zen.

Miguel Perez de Aibar

Bizitza
JaiotzaTutera
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGranada1697ko abuztuaren 15a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Granada
MugimenduaBarrokoko margolaritza

Jatorriz nafarra, Granadan egin zuen lan, Alonso Canoren estiloari oso estu jarraituz. 1664an, San Jose parrokiari bere debozioagatik margotu eta oparitu zion, atzealdean agertzen den idazkunaren arabera, Ama Birjina Haurrarekin, Alonso Canoren original galdu baten kopia, honen kalitate hobeko beste erreplika bat San Andres parrokian ezagutzen delarik.[1][2] Wetheyren ustez, kopia horri esker, Canoren laguntzaileetako bat identifika daiteke Granadako bere azken garaian, honen eskua, bereziki, 1662 eta 1663 bitartean margotutako Ama Birjinaren Bizitzaren zikloko Sortzez Garbiaren oihalean ikus daitekeelarik, Granadako katedraleko presbiterio edo kapera nagusirako.[3] Granadako Unibertsitateko Museoan eta San Jose elizako sakristian gordetako Sortzez Garbiaren gai bera duten bi margolan ere egokitu ahal izan zitzaizkion, ustez, Granadan 1660aren ondoren margotutako eta galdutako Canoren jatorrizko baten erreplikak, zeinetik beste kopia asko ezagutzen diren.[4]

1697an hil zen, San Jose parrokiako Salazar kaperan lurperatua izan zen, Albaicín auzoan, honako hau zioen epitafio batekin: «Aquí yase Miguel Pérez de Aibar, varón de excelentes virtudes, murió el 15 de agosto de 1697»[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Wethey 1983, 83, 131 eta 181 orr. .
  2. Gómez Moreno 1982, 188 orr. .
  3. Wethey 1983, 86 orr. .
  4. Wethey 1983, 126-127 orr. .
  5. Gómez Moreno 1982, 458 orr. .

Bibliografia aldatu

  • Gómez Moreno, Manuel. (1982). Guía de Granada. Universidad de Granada, Instituto Gómez-Moreno de la Fundación Rodríguez-Acosta.
  • Pérez Sánchez, Alfonso E.. (1992). Pintura barroca en España 1600-1750. Madril: Ediciones Cátedra ISBN 84-376-0994-1..
  • Wethey, Harold E.. (1983). Alonso Cano. Pintor, escultor y arquitecto. Madril: Alianza Editorial ISBN 84-206-7035-9..


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.