Miguel Okendo

Gaztelako Koroaren zerbitzutan lan egin zuen euskal marinela
Migel Okendo» orritik birbideratua)

Miguel Okendo Segura (Donostia, 1534itsasoan, 1588) itsasgizon eta militar gipuzkoarra zen, Antonio Okendo amiral ezagunaren aita.

Miguel Okendo

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1534 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1588ko urriaren 2a (53/54 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta ofizierra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakAnglo-espainiar Gerra
Portuguese succession crisis of 1580 (en) Itzuli

Biografia

aldatu
  • 1575 - Bere ontziarekin Orango jardunean parte hartu zuen.
  • 1582Gipuzkoako eskuadrako kapitain nagusi zela, Terceira uharteko guduan parte hartu zuen Álvaro de Bazán amiralaren agindupean. Bertan Frantziako ontziak bereganatu eta banderak ezarri zizkion.
  • 1583 - Terceira uharteaz jabetu zen, kosta begiztatu eta bertan lehorreratu ondoren.
  • 1588Juan Martinez de Rekalde bilbotarrarekin batera Itsas Armada Garaiezineko lotinant izendatu zuten, Medina Sidoniako dukearen itsasoko ezagutza falta osatu zitzaten. Okendoren ontziak su hartu zuen eta bertan behera utzi beharrean aurkitu zen. Zoritxarreko egun horretatik itzultzean, Donostian hil zen gaixorik, urriaren 1 edo 2an.

Kanpo estekak

aldatu