Midas
Midas[1] (antzinako grezieraz: Μίδας), Frigiako errege izan zen, K.a. 740 eta K.a 696 urteen artean gobernatu zuena.
Midas | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | agintaria |
Heriotza | pozoitze |
Familia | |
Aita | Gordias (en) |
Ama | Zibele |
Ezkontidea(k) | Hermodike II.a |
Seme-alabak | Lityerses (en) , Anchurus (en) eta Aegisteas (en) |
Greziar mitologiaren arabera, Silenorekin zuen abegikortasunagatik, Dionisok, ukitzen zuen guztia urre bihurtzeko boterea eman zion[2][3]. Bere kontaktuan metal bihurtzen ziren elikagaiak ezin zituela jan ikusirik, jainkoari bere dohain hartatik askatzeko eskatu zion, eta, horretarako, Paktolo ibaian bainatu behar izan zuen, ordutik, harea auriferoak izan zituena.
Aristotelesen arabera, elezaharrak, Midas, bere botere bitxiaren ondorioz gosez hil zela baieztatzen zuen. Era berean, bere istorioaren arabera, Midasek eta bere aita Gordiasek Gordio hiria sortu zuten, Frigiako hiriburua, eta Gordiako Korapiloa lotu zuten. Horrek adieraziko luke biak, K. a. II. milurtekoan bizi izan zirela, Troiako Gerra baino askoz lehenago. Homerok, ordea, ez ditu Midas eta bere aita Gordias aipatzen, baina bai beste frigiar errege batzuk, Migdon eta Otreo kasu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ «OVID, METAMORPHOSES 11 - Theoi Classical Texts Library» www.theoi.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
- ↑ Zapiain, Markos. «Midas erregea» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).