Microglossum viride Geoglossaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Microglossum viride
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaGeoglossomycetes
OrdenaGeoglossales
FamiliaGeoglossaceae
GeneroaMicroglossum
Espeziea Microglossum viride
Gillet, 1879

Sinonimoa: Geoglossum viride

Deskribapena aldatu

Berdexka edo urdin-berdexka koloreko klabula formako fruktifikazio ederrak garatzen dituen onddoa, fusiformea, 3 eta 4 cm arteko garaierakoak, leuna edo luzetarako zirrikitu apur batekin. Zati emankorra buruan dago (7 mm inguruko diametroa harrapatzen du), disko basal batean amaitzen den pedikulu ezkatatsu batek eusten dio. Alde emankorrean parafisis finak ditu, adarkatuak, septatu gabeak, eta asko motako esporangioak, zilindrikoak, klabiformeak, esporak sortzen dituzte.[2]

Etimologia: Microglossum terminoa grezieratik dator, “ mikrós + glõssa” hitzetatik, eta literalki mihi txikia, esan nahi du. Viride epitetoa berriz latinetik dator, berdea esan nahi duen “viridis” hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Hondakinetan, goroldioetan, lurzoru hareatsuetan, hezeetan, baso mistoetan eta erreka ertzetan hazten da.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 336 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Asturnatura.
  4. Microglossum viride: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu