Metal Aroa
Metal Aroa[1] edo Metalen Aroa[2] Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta, Historiako aldian sartzearekin batera amaitzen dela esan liteke[3], baina, egiaz, Brontze Aroa etapa arkeologikoa, Asia mendebaldeko eta Egiptoko zibilizazioei buruz hitz egiteko erabiltzen da historialarien artean[oh 1]. Metal Aroa izan duten lurralde guztietan aro hori ez zen batera hasi, ez eta batera bukatu ere: Metal Aroa Anatolian eta Zagros mendietan hasi zen lehenik, K.a. VI. milurtekoan; eta Europako zati handi batean K.a. I. milurtekoan bukatu zen.
Lehenengo kobrea erabili zuten. Kobrea erabiltzea, harria eta zura erabiltzearen aldean, sekulako aurrerakuntza izan zen. Ondoren brontzea lortu zuten, kobrea eta eztainua nahasiz. Brontzea ere aurrerakuntza handia izan zen kobrearen aldean, gogorragoa baitzen, eta ez baitzen hain errez herdoiltzen. Eztainua ez zen erraz aurkitzen, eta hainbat zibilizaziok, merkataritza sareak indartu seta zabaldu behar zian zituzten eztainu mehatzetara iristeko. Horrela, hainbat kultura harremanetan jarri ziren. Horren lekuko, Uluburun ondoratutako itsasontzia izan da. Ontzia Turkiako kostaldea parean agertu zen, baina bertan arkeologoek aurkitu zuten eztainua[4] Europatik ekarri bide zela uste dute.
Gero burdina lantzea lortu zuten, are gogorragoa eta geografikoki askoz hedatua dagoena. Horrela, gero eta arma hobeak eta metalezko beste objektu baliotsu batzuk egin ahal izan zituzten.
Metalen Aroen kontzeptuaren asmakizuna
aldatuXIX. mendearen lehen herenean, ideia bat formulatu zen, arkeologiaren funtsezko ideia bat, gizakiaren kulturaren bilakaera aldi identifikagarriak erabiliz klasifikatzeko. garaiko arkeologo-antropologoen aburuz, gizakiak, sorreratik gaur egun arte, garapen teknologikoko zenbait etapa igaro zituen, bere kultura-hondarretan identifika daitezkeenak. Danimarkan, aldi horiek Kopenhageko Unibertsitateko Museoko bilduma materialetan ikus zitezkeela adierazi zuten: Lehenik, Harri Aro bat izan zen, ondoren Brontze Aro bat eta azkenik, Burdinaren Aro bat. Ideia horri Hiru Adinen Sistema deitu zitzaion eta Christian Jurgensen Thomsenek museoko bilduma antolatzean proposatu zuen 1819 inguruan. Kopenhageko Unibertsitateko museoa, Danimarkako Museo Nazionala bilakatu zen.
Oharrak
aldatu- ↑ Mario Liverani, Antzinako Ekialde Hurbilean aditu garrantzitsuenetako bat, Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa erabiltzen ditu bere erreferentziako idazlanetan aldi historiakoak ezberdintzeko. Ikus: Antico Oriente: Storia, società, economía (El Antiguo Oriente: Historia, sociedad y economía, Crítica, Barcelona, 1995)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Mertal Aro. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ «Artearen Historia. Prehistoriako Artea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Edad de los Metales: resumen, etapas y características» https://humanidades.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
- ↑ (Ingelesez) «Tajikistan or Britain? Origin of famous Bronze Age tin ingots sparks controversy» MINING.COM 2023-09-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-27).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |