Mesatxe edo Mesache Erriberriko merindadean eta Nafarroako Erriberan oso ezaguna den pertsonaia mitikoa zen. Mesatxe pasadizu eta gertaera askoren protegonista da. Ez dago garbi noizbait bizi izan baitzen edo herriaren asmakizuna edo ahozko literaturaren pertsonaia izan ote zen.

Etimologia aldatu

Ziur aski izen hau okzitaniera eta aragoieratik dator. Hizkuntza horretan "mesache" gizon gaztea esan nahi du.[1]

Ezaugarriak aldatu

Jose Mari Espartzaren arabera Nafarroako herri askotan elkarrizketan "Como decía Mesatxe..." esanez (Mesatxek zioen bezala...) parabola edo gertaera atsegin bat sartzeko erabiltzen da. Espartzak Como puta por rastrojo: origen y uso de algunos dichos navarros liburuan esaera aztertzen du eta esaten du: mundu guztia naturaltasunez Mesatxez hitz egiten du baina inork ez du ikusi edo ezagutu. Aipamena beti ironiarekin eta umorearekin lotuta dago, askotan errespeturik gabekoa.[2] Askotan Mesatxek herri-filosofia adierazten du, praktikotasuna, burlaizea.[3] Espartzaren arabera, askotan zentsura saihesteko modua izan da, guztiek pentsatzen dutena hirugarren baten ahoan jartzeko eta, horrela, gerta daitezkeen ondorioak ez izateko.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu