Mermnada dinastia

Mermnada dinastia bezala, K.a. 680tik Ziro II.a Handiak konkistatu zuen arte, antzinako Lidiako errege familia ezagutzen da.

Testuinguru historikoaAldatu

Mermnada dinastiaren historia ezagutzeko iturririk hoberena, Herodotoren Historiako bederatzi liburuetatik lehena da. Hala ere, nabarmendu beharrekoa da, Herodotok Lidiako historian zehazki jartzen ez duela, baizik eta lidiar erregeen eta Asia Txikiko herri greziarren arteko harremanean.

Dinastiako bost erregeen erregealdian, greziarrak eta beste nazio batzuk menderatuak izan ziren: Herodotok dioen bezala:

« Halys ibaia baino honatago bizi diren nazio guztiak, Kresok konkistatu eta menderatu zituen, Ziliziarrak eta Liziarrak izan ezik. Bere inperioa, hortaz, Lidiarrez, Frigiarrez, Mariandinarrez, Kalibez, Paflagoniarrez, Traziarrez, Tiniarrez eta Bitiniarrez osatuta zegoen, Kariar, Joniar, Doriarrrez, Eoliarrez eta Panfiliarrez gain. Konkista horien ondoren, Sardesko gortea bere garairik oparo eta distiratsuenean zegoenez, garai horretan Grezian bizi ziren gizon jakintsu guztiek, bertara bidaiatzen zuten bakoitzak egoki uste zuenean. »


Euren boterearen iturrietako bat, Paktolo ibaian urre hautsaren presentzia zen, erregeek, txanponak ekoizteko erabiltzen zutena. Izan ere, txanponak dira euren ondare nagusia. Dinastiako azken erregea izan zen Kreso, Ziro II.a Pertsiako erregeak garaitu zuen K.a. 547 inguruan, eta, beharbada, baita exekutatu ere (iturri batzuek diotenez, Zirok bizirik utzi zuen eta persiar gortean bizitzen utzi zion). Zirok, Lidia erantsi zuen bere inperiora, baina Sardesek, mediterranear munduko gune kultural garrantzitsuenetako bat izaten jarraitu zuen.

Dinastiako erregeakAldatu

Kanpo estekakAldatu