Mercury 13 NASAk aukeraturiko astronautek 1959an egin zituzten proba fisiologiko berak egin zituzten 13 emakume estatubatuar izan ziren. Funts pribatuek bultzatuta egin zituzten probak.

Jerrie Cobb Mercury kapsulan.

Historia aldatu

NASA 1959an hasi zen zazpi gizonezko trebatzen astronauta izateko; Mercury programaren barruko atala izan zelarik, Mercury Seven esan zieten. Baina programako ikerlari William Randolph Lovelace II.ak pentsatu zuen emakumeak egokiagoak izan zitezkeela espaziora joateko: txikiagoak eta arinagoak izanik, erregai gutxiago beharko zen haiek espaziora bidaltzeko; espazioan egonaldi luzeak ere aurreikusten zituzten, eta emakumeek gutxiago jan ohi dute[1].

Hala, FLAT (Lehen Emakumezko Astronauta Trebatuak) programa jarri zen abian, estraofizialki (gerora Mercury 13 esan zitzaien, baina ez ziren sekula NASAko Mercury programaren parte izan). Hegaldietan 1.000 ordutik gorako esperientzia zuten hogei emakumezko piloturi egin zizkieten zazpi gizonezkoei egindako proba berak eta hamahiruk gainditu zituzten: Myrtle Cagle, Jerrie Cobb, Janet Dietrich, Marion Dietrich, Wally Funk, Sarah Gorelick, Jane Ja-ney Hart, Jean Hixson, Rhea Hurrle, Gene Nora Stumbough, Irene Leverton, Jerri Sloan eta Bernice Steadman[1].

1962ko uztailean emakumeok Mercury programan ofizialki sartzeko eskaera egin zuten. Erantzuna NASAko ordezkari George Lowek eta John Glenn eta Scott Carpenter astronautek eman zuten agerraldi batean: emakumeek ez zituzten astronauta izateko derrigorrezko baldintzak betetzen. Ingeniaritza titulua eta jet militarretako pilotu gradua behar zuten, baina garai hartan emakumeek debekatuta zeukaten Aire Armadako eskoletan ikastea, eta hegaldi zibiletako esperientziak ez zien ezertarako balio izan. John Glennek berak esan zuen: “Eremu honetan emakumerik ez izatea gure ordena sozialaren ispilu da”. Eta ingeniaritza titulurik izan gabe ere, bera programan onartu zutela aitortu zuen[1].

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Irazustabarrena, Nagore. (2017ko martxoaren 05a). «Espaziorik ez emakumeentzat» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu