Mendebaldeko Moldavia
- Artikulu hau Errumaniako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moldavia (argipena)».
Mendebaldeko Moldavia (errumanieraz: Moldova), Moldavia edo Errumaniar Moldavia Errumaniako ipar-ekialdeko eskualde geografiko eta historikoa da. Gaur egungo Moldaviako Errepublikarekin bat egiten zuen, 1940an sobietarrek konkistatu eta Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista bihurtu zen arte. Historikoki Moldaviako Printzerriaren zati bat zen.
Mendebaldeko Moldavia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Azalera | 35.806 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 50°N 30°E / 50°N 30°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Zortzi konderrik Errumaniar Moldavia osatzen dute, 46.173 km² azalera izanda (Errumaniaren %19,5a).
BiztanleriaAldatu
2011ko erroldaren arabera,[1] eskualdeak 4.178.694 biztanle (Errumaniako biztanleriaren %20.7a) zituen. Hona hemen talde etniko nagusiak:
- Errumaniarrak (%98a)
- Ijitoak (%1,3a)
- Besteak (%0,7a)
2014an eskualdeko hiri nagusiak honakoak ziren:[2]):
- Iași - 290.422 (465.477 metropoli-eremuan)
- Galați - 249.432 (323.563)
- Bacău - 144.307 (223.239)
- Botoșani - 106.847 (144.617)
- Suceava - 92.121 (144.100)
- Piatra Neamț - 85.055 (131.334)
- Focșani - 79.315 (125.699)
- Bârlad - 55.837 (91.151)
- Vaslui - 55.407
- Roman - 50.713 (98,378)
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Errumanieraz) INSSE. 2011ko errolda. .
- ↑ (Ingelesez) Eurostat. Population on 1 January by age groups and sex – functional urban areas. .