Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista
- Artikulu hau sobietar errepublikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Moldavia (argipena)».
Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista (moldavieraz: Република Советикэ Сочиалистэ Молдовеняскэ; errumanieraz: Republica Sovietică Socialistă Moldovenească; errusieraz: Молда́вская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́блика) Sobietar Batasuneko errepubliketariko bat izan zen, 1940-1991 bitartean. Gaur egungo Moldaviako Errepublikari dagokion lurralde eta herrialdea zen. Chisinau zen hiriburua. Herrialdeko hizkuntza nagusiak moldaviera eta errusiera ziren. Sobietar errubloa zerabilten.
Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista Молдавская Советская Социалистическая Республика Република Советикэ Сочиалистэ Молдовеняскэ Republica Sovietică Socialistă Moldovenească | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1940 – 1991 | |||||||||||
Sobietar Errepublika Sozialista | |||||||||||
| |||||||||||
Moldavia Sobietar Batasunean | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Chişinău | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
BPG | 33843 | ||||||||||
BPG/bizt | 4337600 | ||||||||||
Dirua | Sobietar errublo | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Errusiera Moldaviera | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
1989. urteko datuen arabera, Moldaviako errepublikak 33.843 km²-ko azalera zeukan, Sobietar Batasuneko hamalaugarrena. 4.337.600 biztanle zeuden, eta Batasuneko bederatzigarren handiena zen biztanleriari dagokionez.
Historia
aldatuAurrekari moduan, Sobietar Batasunak Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barruan Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista bat antolatu zuen 1924. urtean, Dniester eta Prut ibaien arteko lurraldean; bereziki errumaniar gutxiengoari eskubide multzo handia aitortu zioten.
1939. urteko sobietarren eta alemanen arteko Molotov-Ribbentrop Hitzarmenaren ondorioz, Prut ibaiko ekialdeko Errumaniako lurraldeak sobietarren esku geratu ziren. 1940. urteko abuztuaren 2an sortu zuten Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista, Dniester eta Prut ibaien arteko lurraldea, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistatik bereiziz baina Sobietar Batasunaren barruan jarraituz.
Alemanek, Errumaniaren laguntzaz Moldaviako lurraldea hartu zuten, baina Bigarren Mundu Gerraren amaierarako Sobietar Batasunak Moldavia berreskuratuta zeukan, baita berrantolatuta ere.
1991. urteko maiatzaren 23an Moldaviako Errepublika izena eman zioten herrialdeari, eta abuztuaren 27an independentzia aldarrikatu zuten.
Ekonomia
aldatuLurralde gehienean ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza zen, fruten ekoizpena batez ere. Transnistria eskualdean, ostera, industriak indar handia zeukan, energia elektrikoaren ekoizpenak batez ere.